Eu

Herritarrei aurrez aurre arreta ematen dieten Eusko Jaurlaritzaren bulegoak itxita egongo dira beste abisu bat eman arte

2020.eko martxoak 16

Eusko Jaurlaritzaren mende dauden herritarrei arreta emateko aurrez aurreko bulego guztiak (Lanbide, Zuzenean, Hezkuntza, Etxebizitza …) itxita egongo dira aldi baterako, Covid 19ren hedapena saihesteko.

Administrazio-prozedurak izapidetzeko epe guztiak (bekak, diru-laguntzak, laguntzak...) luzatuta geratzen dira automatikoki. 

Gaurtik, herritarren arreta guztia bide telefoniko eta telematikoen bidez bideratuko da.

Eskerrak eman nahi dizkiegu komunikabideei zerbitzu publikoko informazio hau zabaltzeagatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak