Eusko Jaurlaritzak koronabirusari eusteko neurriak indartu ditu
- Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren zuzendari bakar gisa laguntzen dion aholku-batzordearen bileraren buru izan da
Gaur, Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen duen aholku-batzordearen bilera egin da. Plan hori atzo onartu zen koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko. Iñigo Urkullu lehendakaria izan da bileraren buru, eta bertan izan dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkoreka, Osasun sailburu Nekane Murga, Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Gobernuaren Ordezkari Denis Itxaso, hiru lurralde historikoetako Ahaldun Nagusiak, Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano, eta Eudeleko Presidente Gorka Urtaran.
Bileraren helburua egoera aztertu eta koronabirusa geldiarazteko hartu beharreko neurri berriak adostea izan da.
Bileraren ondoren, Lehendakariak agerraldia egin du komunikabideen aurrean, bide digitaletik, jakinarazteko, herritarren osasunerako berehalako eta ezohiko arriskuak jarraitzen duenez eta beste neurri gehigarri batzuk hartu behar direnez, Eusko Jaurlaritzak honako prebentzio-neurri hauek hartu dituela:
- Adinekoentzako eguneko zentroen itxiera.
- Adinekoei egoitza-zentro publikoetan edo pribatuetan egin beharreko bisiten murrizketak, eguneko/egoiliar bakoitzeko pertsona bakar batek egin ahal izango du bisita. Gainera bisitariei zentroaren sarreran tenperatura hartuko zaie eta 37,0ºC-tik gorako bisitariei sarrera mugatuko zaie.
- Edozein motatako jarduerak bertan behera uztea: Museo, Erakusketa-areto, Ostalaritza (etxeko zerbitzua izan ezik), Kirol instalazioak, Joko-lokal, Txoko, Elkarte gastronomiko edo Otoi egiteko zentroetan. Metro eta erdiko gutxieneko segurtasun tartea bermatzen ez duten lokaletan jarduera mugatzea. Metro eta erdiko gutxieneko distantzia hori edozein pertsona konzentrazioari aplika dakioke.
INDARRALDIA
Agindu honetan aurreikusitako prebentzio-neurriek hamabost egun naturaleko indarraldia izango dute, hurrenez hurren adosten diren luzapenak alde batera utzi gabe.
ARGITALPENA ETA ERAGINA
Neurri horiek bihar sartuko dira indarrean, gaur bertan argitaratuko baitira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Nolanahi ere, neurri hauek GAURTIK aurrera aplikatzea gomendatzen da.
-
2020-03-15
Hay que pensar también en las posibles personas infectadas no estén controladas y en desatención por su vulnerabilidad, protegiendo datos personales ya que puede haber discriminación subyacente o incluso alguna ola de pánico y violencia.
Bakea behar dugu, beraz burua ez galdu eta kontrola erraztarazi.
-
2020-03-14
Yo trabajo en Osakidetza, en el Hospital de San Eloy, voy a trabajar en metro o en autobus desde Bilbao, si se reducen tan drasticamente las frecuencias de los viajes lo único que se puede conseguir es que vayamos más personas en el mismo en autobus o en metro, y que tengamos menos distancia de seguridad con el consiguiente riesgo de contagio.
-
2020-03-14
Comentario de Twitter:
❗️Eusko Jaurlaritzak koronabirusari eusteko neurriak indartu ditu ▶ https://t.co/m62CmSX0Fw@gorka__urtaran #EUDEL… https://t.co/LghJkvvVWW