Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Kontsumobidek aurrez aurreko arreta oro eten du

2020-03-13

Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren hedapena geldiarazteko eta pertsonak babesteko emandako jarraibide orokorrei jarraituz, Olga Santamaría Kontsumobideko zuzendariak agindu bat eman du, kontsumoko euskal institutuaren arreta publikoa honako baldintza hauetan mugatzen duena.

1.     Aurrez aurreko arreta eten egin da, eta erreklamazio eta kontsulta guztiak webgune honen bidez erantzungo dira: www.kontsumobide.eus Telefonoz edo posta elektronikoz ere erantzungo dira.

•     Araba. 945 062 161 kb-araba@kontsumobide.eus

•     Bizkaia. 944 032 436 kb-bizkaia@kontsumobide.eus

•     Gipuzkoa. 943 022 547 kb-ipuzcokoa@kontsumobide.eus

 

2.     Bertan behera geratuko dira prestakuntza-jarduera guztiak, bai ibiltariak, bai Kontsumobideko prestakuntza-zentroetan egiten direnak, azken hauek itxita egongo dira.

Era berean, ikuskapen-jarduketak behar-beharrezkoak direnean soilik egingo dira eta arbitraje-prozeduran aurreikusitako entzunaldiak idatziz egingo dira. Neurri hauek indarrean egongo dira beste agindu bat eman arte.

Iruzkin bat
  • @JorgeRegueiraCe
    2020-03-13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ @Kontsumobide suspende toda atención presencial ➡︎ https://t.co/QMyxPrxQ06 https://t.co/YPA55h7kwT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko