Berriak Segurtasuna
Eu

Zaldibarko zabortegiko jarduketei buruzko txostena, martxoaren 12koa

2020.eko martxoak 12

Egunean zehar  materiala ateratzen eta bahetzen aritu dira B4 gunean bi miaketa talde. Beste talde batek lanean jarraitzen du B1.3 eremuan, eta gainerako operatiboak, batez ere, 7. eremuko burua kentzeko lanetan eta 9. guneko ezponda egonkortzeko eremuan ari dira. Gune horretan, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen suteak prebenitzeko talde bat dago erne.

 


18:00ak aldera, inguruko hainbat pertsonak lurrunaz eta hautsez interesatu dira, eta sua berpiztea espero ote zuten galdetu dute. Urrutitik ikus zitezkeen hautsa eta kea tona askoko bulldozer makina batek egindako lur-mugimendu handiari egokitu zaizkio.

Bihar, ostirala, Alberto Solaluzeren eta Joaquin Beltranen Bilaketa Operatiboaren Jarraipen eta Koordinazio Batzordea bilduko da. Bileran pairatzen ari garen osasun publikoko salbuespenezko egoera dela eta, osasun-zerbitzuek gomendatutako neurriak hartuko dira, eta hurrengo egunetarako jarraitu beharreko komunikazio-prozedurak zehaztuko dira bertan.

Astean bitan, asteartetan eta ostiraletan, informazio-buletin bat egingo da, eta Bilaketa Operatiboko Batzorde Teknikoko kideei banatuko zaie. Beharrezkotzat jotzen diren bilerak sistema telematikoak erabiliz egingo dira.

Buletin informatiboak Jaurlaritzaren Irekia atarian zintzilikatuko dira: http://www.irekia.eus


Bihar ez da deialdirik izango eta bileraren balorazioa egingo da Irekian.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @tereolabarria
    2020.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Zaldibarko zabortegiko jarduketei buruzko txostena, martxoaren 12koa ➡︎ https://t.co/6yoBglkhVv https://t.co/ImmDZHdBoz

  • @3rrementariak
    2020.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Informe de actuaciones en el vertedero de Zaldibar a día de 12 de marzo ➡︎ https://t.co/9CQFdAQD69 https://t.co/FhEPVCZVe3