Berriak Osasuna

Eusko Jaurlaritzak indartu egin ditu koronabirusaren hedapena geldiarazteko neurriak, eta Arabako eta Balmasedako ikastetxeetan irakaskuntza-jarduera presentziala aldi baterako etengo da

2020.eko martxoak 11

Beste bi heriotzak, aurretik patologiak zituzten adineko pertsonenak ere, 9ra igo dituzte EAEn erregistratutakoak

Osasun Sailak erretiratuentzako zentroak ixtea gomendatu dio Eudeli, eta herritarren erantzunkidetasunerako deia berretsi du

 

Eusko Jaurlaritzak prebentzio-neurriak indartzea erabaki du EAEn koronabirusa ez zabaltzeko, eta aldi baterako etenda utzi du Arabako eta Balmasedako ikastetxe guztietan aurrez aurreko irakaskuntza-jarduera. Hala jakinarazi du gaur arratsaldean Nekane Murga Osasuneko sailburuak Lehendakaritzan egindako agerraldi publiko batean. Bertan, Eudeli helarazitako gomendioaren berri eman du, eta erretiratuentzako jarduera ludikorako zentroak EAE osoan ixtea aholkatu du.

Sailburuak berriz ere esan du, horrelako erabakiek gizartean eragina izan arren, kontuan hartu dela une honetan neurri erabakigarria dela COVID-19ren hedapena geldiarazteko, adituen irizpideak bermatzen duenez.

Azaldu duenez, hartutako erabakiaren arrazoia da zenbait kasu positibo detektatu direla ikastetxeetan, eta, horren aurrean, prebentzio-neurri gisa, gaur bertan jakinarazi zaie aurrez aurreko irakaskuntza-jarduera bertan behera utziko dela. Nolanahi ere, argitu du jarduera hori aldi baterako etetea ez dela erabaki ikasleak arriskuan daudelako, baizik eta haurrek birusa biztanle kalteberei transmititzea saihesteko, haien osasunean, ordea, ondorio larriak izan baititzake. Hau da, euste-neurri bat da.

Era berean, gogorarazi du indarrean jarraitzen dutela EAEn ezarri ditugun gainerako neurriek, betiere unean uneko egoeraren arabera eta adituek hala eskatuta, baina neurri horiek guztiak osasun publikoa zaintzeko lehentasunarekin eta COVID-19ren hedapenari eusteko helburuarekin hartu direla.

 

ERANTZUNKIDETASUNA

Nekane Murgak, osasun-agintari gisa dagokigun erantzukizunaren jakitun, herritarren erantzunkidetasunera jo du berriro, mundu-mailako osasun arazo baten aurrean. Ildo horretatik, koronabirusaren transmisioa saihesteko neurri erraz baina eraginkorrak hartzearen garrantzia azpimarratu du:  

  • Eskuak arreta handiz garbitzea (kutsapenen % 95 pertsonak sintomak dituenean gertatzen dira, eta ez lehenago).
  • Eztul egitean estaltzea edo erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea.
  • Gainazalak garbitzea.
  • Eta sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek ez dute egon behar adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan, edo leku publiko eta jendetsuetan.

 

BESTE BI HERIOTZA

Sailburuak bere agerraldian adierazi du azken orduetan beste bi hildako izan direla: 89 urteko emakume bat, Gasteizen, eta 94 urteko beste bat, Bizkaian, guztiak aurretiazko patologiekin, baita 86 urteko gizonezkoa ere, Gipuzkoan (gaur goizean bertan eman da haren heriotzaren berri). Horrela, 9 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan. EAEn 261 dira kutsatutako pertsonak, eta horietatik 102 ospitalizatuta daude.

Martxoaren 11ko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

48

73

4

201

BIZKAIA

15

27

3

51

GIPUZKOA

1

2

2

9

EAE GUZTIRA

64

102

9

261

Sailburuak jakinarazi du, orobat, koronabirusa detektatzeko EAEn egindako 1.340 PCR proben % 80k emaitza negatiboa eman dutela.

 

*Informazio gehiago Sailaren web-orrian: http://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 11

2 iruzkin
  • 2020.eko martxoak 12

    Decís lo siguiente: "Y las personas que tengan (fiebre, síntomas respiratorios) no deben estar en contacto con personas mayores o con enfermedades crónicas, o en sitios públicos y concurridos". Pero es que a estas alturas deberíamos tener clarísimo que NO DEBERÍAN EXISTIR LUGARES CONCURRIDOS. Parques llenos de niños, bares llenos de gente, transporte público abarrotado... Aquí hay que meter mano YA, pienso yo. Saludos

  • 2020.eko martxoak 11

    Se ha hecho consensuadamente con el Ministerio de Sanidad?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak