Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Euskal ekonomiak hazkunde-bidea finkatu du, BPGd % 0,3 haziz.

2011.eko maiatzak 17

Euskal ekonomiak hazkunde-bidea finkatu du, BPGd % 0,3 haziz. Ondorioz, urte arteko hazkunde-tasa % 0,9koa izan da, erregistrorik onena azken bi urte eta erdian

Sektoreka, nabarmentzekoa da Industriak indar handia izan duela, % 3an hazi baita bere balio erantsia, emaitzarik onena lortuz 2007. urtearen erdialdetik. Zerbitzuen sektoreak % 1eko hazkundea izan du, eta duela bi urte zituen erritmoak mantendu ditu. Halaber, berriro erregistratu ditu 2008. urtearen erdialdean zituen okupazio-mailak, ia 10.000 lanpostu sortu direlako azken urtean.

Era berean, Barne Eskariak eta Inbertsioak ere emaitza onenak izan dituzte 2008ko bigarren hiruhilekotik. Aldiz, Esportazioek (+% 13,7) eta Inportazioek (+% 12) erritmo onarekin jarraitzen dute aurrera egiten, eta Kanpoko saldoaren hobekuntza mantendu egin da.

Lurraldeka aztertuta, Arabak izan du portaerarik onena (+% 1,3), baina gero eta txikiagoa da Bizkaiarekin (+% 1) eta Gipuzkoarekin (+% 0,7) duen tartea. Enpleguari dagokionez, Arabak eta Bizkaiak erregistratzen dituzten landunen kopuruak duela urtebetekoen berdinak dira, baina Gipuzkoan, urte arteko tasan, % 0,2 txikitu da lanpostu kopurua.

EAE osoko enplegua dela eta, -% 0,1eko urte arteko tasak esan nahi du, EUSTATen ustez, 800 lanpostu inguru galdu direla.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Andrés Araujo, Koldo Hualde, Xabier Pascual