Berriak Segurtasuna
Eu

Zaldibarko zabortegiko bilaketa-operatiboari buruzko albiste eguneratuak

2020.eko martxoak 11

Gaur goizean materiala ateratzen eta bahetzen jarraitu da, bai B4 bilaketa-eremuan, bai B1.3. eremuan. Bi guneetan, bilaketa jarraitu batean eroritako hondakinak bahetzen jarraitzen da, Ertzaintzaren BM zerbitzuen ikuskaritzarekin.

Halaber, B2 bilaketa-eremutik materiala ateratzen eta bahetzen aritu dira. Aldi berean,  lixibiatuen kutxatilaren estalkiaren bilaketan ari dira. Goizean zehar hondeamakina bat eta 3 ardatzeko bi kamioi aritu dira zeregin horretan.

Hobekuntza meteorologikoa aprobetxatuz, areagotu egin dira 9. guneko ezponda egonkortzeko lanak, Bulldozer bat erabiliz eta Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaile-parkeko Inimog ibilgailu baten prebentziozko presentziarekin.

Ohiko lanen artean, honako hauek nabarmendu behar dira gaur: lixibiatuak kanalizatzeko sistema berri baten eraikuntza, B4 eremuan obrara sartzeko plataforma bat prestatzeko lanak eta ingurutik hurbilen dagoen baserriko atearen zimendatze eta kanalizazio elektrikoa.

Gaur egun, 100 langile inguru daude obran, obra zibileko eta segurtasuneko lanetan.

Halaber, Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboaren jarraipen eta koordinazio batzordearen beste bilera bat deitu dute gaur, eta, ohi bezala, ostiralean bilduko dira Ermuan.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IzaskunBilbaoB
    2020.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Zaldibarko zabortegiko bilaketa-operatiboari buruzko albiste eguneratuak ➡︎ https://t.co/FSi8J4Oq54 https://t.co/2FAsu7PKYK

  • @eajpnv
    2020.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Zaldibarko zabortegiko bilaketa-operatiboari buruzko albiste eguneratuak ➡︎ https://t.co/FSi8J4Oq54 https://t.co/2FAsu7PKYK

  • @Gob_eus
    2020.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    🔵 Zaldibarko zabortegiko bilaketa-operatiboari buruzko albiste eguneratuak ➡︎ https://t.co/FSi8J4Oq54 https://t.co/2FAsu7PKYK

  • @Gob_eus
    2020.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    🔵 Noticias actualizadas sobre el operativo de búsqueda en el vertedero de Zaldibar ➡︎ https://t.co/W71LIvnz1w https://t.co/2FAsu7PKYK

Komunikabideek behera kargatzeko