Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria: "Koronabirusari aurre egiteak konpromiso instituzionala, politikoa, profesionala eta zibikoa eskatzen du"

2020.eko martxoak 11
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Eusko Jaurlaritzak une oro osasun-agintarien gomendioak zorrotz betetzeko deia egin du
  • Koronabirusa ez da gai politiko bat, osasun publikoko gai bat baizik; horregatik, Lehendakariak alderdi politikoei gai horri buruz publikoki ez eztabaidatzea eskatu die
  • Eusko Jaurlaritzak premiazko lehen erakunde-funts baten eraketa aztertu du

Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu du Koronabirusari aurre egiteak konpromiso instituzionala, politikoa, profesionala eta zibikoa eskatzen duela. " Gure jardunak eredugarria izan behar du. Osasun agintarien gomendioak zorroztasun osoarekin bete behar ditugu une oro", adierazi du.

Halaber, Lehendakariak azpimarratu du koronabirusa ez dela gai politiko bat, osasun publikoko gai bat baizik, eta, horregatik, alderdi politikoei eskatu die gai horri buruz ez espekulatzeko eta jendaurrean ez eztabaidatzeko. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritza hauteskunde deialdiari eragin diezaioketen gorabeherak aztertzen ari dela adierazi du, baina azpimarratu du deialdi horren garapenari buruzko erabakiak Hauteskunde Batzorde Zentralari dagozkiola nagusiki. "Hauteskunde Batzordeak irizpide tekniko eta profesionaletan oinarrituta hartu behar duen erabakia da", adierazi du.

Lehendakariak jakinarazi du, gaur goizean bilera monografiko bat egin dela Eusko Jaurlaritzako sailburuekin eta Gobernuaren sail guztiekin, eta bertan xehetasunez aztertu direla Europako Batzordearen eta Espainiako Gobernuaren neurriak, eta, aldi berean, baloratu egin direla Eusko Jaurlaritzaren barneko bilera guztiak, atzo eragile ekonomiko eta sozialekin izandako bileraren emaitzak esaterako. Urkullu lehendakariak jakitera eman du, bilera honetan, eta Europar Batasunak eta Espainiako Gobernuak beren eskumenen esparruan hartutako neurrien osagarri gisa, premiazko lehen funts instituzional bat eratzea aztertu dela bertan, 300 milioi eurokoa; osasun- eta hezkuntza-sistemak indartzera bideratuko litzatekeen funts bat; baita familiei, enpresei eta enpleguari laguntzera ere. "Neurri horiek guztiak, osagarriak eta salbuespenezkoak, datorren astearteko Gobernu Kontseiluan planteatuko ditugu, koronabirusak sortutako egoeraren aurrean erantzunik onena eskaintzeko helburuarekin", azaldu du.

Iruzkin bat
  • 2020.eko martxoak 12

    ¡Ánimo Lehendakari!
    A este país nadie le ha regalado nunca nada y siempre hemos salido adelante -se diga, lo que se diga, desde voces "autorizadas", pero cuya incompetencia no les deja ver sus propios fracasos-
    Verano de 1983... en plena crisis industrial y social, las inundaciones colapsan Bilbao y Bizkaia...
    Año 2008/2014...final de la burbuja inmobiliaria, crisis bancaria, desempleo...
    El SER y el ESTAR, siempre nos han permitido avanzar.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak