Eu

Euskal industriak klimaren aldaketaren aurkako borrokaren eta mugikortasunaren aldeko erronkari lagunduko dio, “basque mobility” estrategiaren bitartez

2020.eko martxoak 11
  • Tapiak “ekonomiaren deskarbonizazioaren aldeko” apustua egin du Ficoban, “epe luzeko hazkundea eta enplegua bermatzeko aukera gisa”

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila Ficobako (Irun) Go Mobility azokan parte hartzen ari da, mugikortasun iraunkorreko ereduaren alde duen konpromisoa ezagutarazteko. Eredu hori ingurumen, ekonomia eta gizarte printzipioek oinarritzen dute, BASQUE MOBILITY estrategiaren barruan. Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE), Euskotrenekin, ETSrekin eta CIC Energigunerekin partekatutako standean, garraio eraginkorrerantz igarotzeko eta klimaren aldaketaren aurka borrokatzeko aurreikusitako helburuak lortzeko gauzatu beharreko politika publikoen katalogoa azaldu du.

Arantxa Tapia sailburuak euskal energia sistemaren eta mugikortasunaren etorkizuneko erronkak aztertu ditu, industria sarearentzat “hazkunderako aukera” baitira, eta adierazi duenez, “ereduaren aldaketa borondate politikoaren eskutik etorriko da, baina baita paradigma-aldaketa posible egingo duten soluzio teknologiko berritzaileen eskutik ere”.

Bere hitzaldian Europako Batzordea aipatu du, Green Dealek egindako apustua, hain zuzen ere. “Ekonomiaren deskarbonizazioa baliatzea proposatzen du, epe luzeko hazkundea eta enplegua bermatzeko aukera gisa, Europan gizarterako, ingurumenerako eta ekonomiarako balio arduratsua sortuko duen industria-eredu berriarekin”.

Tapiaren arabera, “Euskal industriak eredu berri horren aldeko eta trantsizioa gidatzeko konpromisoa erakutsi du, mugikortasun iraunkorraren, energia berriztagarrien, sare adimendunen eta sektore horiei aplikatutako eraldaketa digitalaren bitartez”. Horretarako, lanerako alor hauek nabarmendu ditu:

  • Konektibitate digitala: Egungo mugikortasun ereduak aldatzea erraztuko duten zerbitzu arloko soluzio berriak, mugikortasun adimendun eta segururako konektibitate digitalean oinarritutako soluzioak, eskaintzea.
  • Osagai berritzaileak: Mugikortasunerako osagai gero eta seguruagoen eta arinagoen eta, ondorioz energia kontsumoari eta ingurumen eraginari dagokienez hobeak izango direnen, garapen berritzailea.
  • Potentzia biltegiratzea eta elektronika, mugikortasun jasangarrirako aldaketaren palanka gisa, erregai alternatiboen mix-eko beste osagai batzuekin, GLParekin, biofuelarekin edo hidrogenoarekin, batera. Teknologien hibridazioa funtsezkoa izango da horretan.
  • Ibilgailu elektrikoaren aldeko apustua, birkarga azkarreko eta ultra-azkarreko teknologien etengabeko garapena, ahalmen handiko garraio publikoaren elektrifikazioa (Donostiako 17. linean BEA ezartzeko proiektua), taxi-flotaren elektrifikazio progresiboa, eta sektore horren sinergietatik sortutako negozio-eredu berriak, baterien bigarren bizitzarekin erlazionaturikoak, besteak beste.
  • Trenbide sareak garraio publikoaren eskaintzaren ardatz egituratzaile gisa hartzea, eta bidaiarientzako zein kargarako maila anitzeko trenbidearen aldeko apustua egitea: trena, tranbia, metroa eta AHTa. Merkantziak modu lehiakorrean garraiatzea ahalbidetzen duten plataforma logistikoekin, Lezo edo Jundiz, besteak beste, errepideetatik trenbidera aldaketa modala eginez, mugan egunero gertatzen diren arazoak arinduz, adibidez.

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @estiherlavina
    2020.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: ✅🚙🚈⛽🔋🔌 @gomobilityexpo > Nuria Gisbert @energigune_brta-ko zuzendari orokorra #GoMobility2020 ➡️ https://t.co/FND6wTM2rS https…

  • @BCARE_MB
    2020.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: ✅🚙🚈⛽🔋🔌 @gomobilityexpo > Nuria Gisbert @energigune_brta-ko zuzendari orokorra #GoMobility2020 ➡️ https://t.co/FND6wTM2rS https…

  • @grupospri
    2020.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: ✅🚙🚈⛽🔋🔌 @gomobilityexpo > Iñigo Ansola @EVEuskadi-ko zuzendari orokorra #GoMobility2020 ➡️ https://t.co/FND6wTM2rS https://t.co

  • @enpresadigitala
    2020.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: ✅🚙🚈⛽🔋🔌 @gomobilityexpo > Imanol Leza @euskotrenEJGV-eko zuzendari orokorra #GoMobility2020 ➡️ https://t.co/FND6wTM2rS https://

  • @enpresadigitala
    2020.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: ✅🚙🚈⛽🔋🔌 @gomobilityexpo > Iñigo Ansola @EVEuskadi-ko zuzendari orokorra #GoMobility2020 ➡️ https://t.co/FND6wTM2rS https://t.co

  • @grupospri
    2020.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: ✅🚙🚈⛽🔋🔌 @gomobilityexpo > Imanol Leza @euskotrenEJGV-eko zuzendari orokorra #GoMobility2020 ➡️ https://t.co/FND6wTM2rS https://

  • @deiEJGV
    2020.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    ✅🚙🚈⛽🔋🔌 @gomobilityexpo > Iñigo Ansola @EVEuskadi-ko zuzendari orokorra #GoMobility2020 ➡️ https://t.co/FND6wTM2rS https://t.co/Mb4eqizgNx

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Markel Olano (Gipuzkoako diputatu nagusia), Ainhoa Aizpuru (Mubil fundazioko presidentea)