Berriak
Eu

Elvira Cortajarena ordezkariak Buenos Aires probintziako bost euskal etxe bisitatu zituen

2011.eko maiatzak 17

Saladillo, Olavarría, Rauch, Azul eta Las Flores-ko euskal etxeetara bisitaldiak Mercosurreko euskal etxe guztiak ezagutzea du helburu. Hiru egunetan 863 kilometroetako bidaian, eskualdeko Eusko Jaurlaritzako Ordezkariak bertako euskal gizartearekin, agintariekin eta prentsarekin kontaktuan jartzea izan zuen.
 
Saladillon hasi zen bidaia Cortajarenak prentsaurreko bat eman zuenean, Carlos Gorosito Saladilloko Alkatearekin eta Héctor "Tito" Altamira Itxaropen euskal etxeko lehendakariarekin batera euskal etxean hain zuzen ere.   Euskal etxearen egoitza eraikitzeko unean dago, eta prentsa aurrean Gosoritok diru laguntza eman zuen Saladilloko Udalaren eraikuntza-lanentzako laguntzaz.
 
Bileran, euskal etxeak baserria eraikitzeko egiten duen ahalegin handietan enfasi berezia jarri zen. Saladillon euskal gizartearen erreferentea izan dadila, baita hitzaldiak emateko, liburutegia egiteko, dantzari taldea antolatzeko eta euskara klaseak emateko ere.  Kontutan hartu behar da gastronomiak duen garrantzia euskal etxe honetan, baliabide ekonomikoak lortzeko bideetariko bat dela eta, baita euskal etxearen eraikina amaitzeko dirua biltzeko ere.  
 
Euskal etxearen etxaurrea aukeratzeko, Saladilloko Itxaropenako kideek Euskadiko baserririk enblematikoenetako argazkiak bildu zituzten eta bazkideen eta euskaldunen lagunen arteko inkesta bat egin zuten, etxaurrea eta eraikuntzarentzako jarraitzeko eredua aukertatzeko.
 
Saladillotik joan baino lehen Manuel Savio Eskola Tekniko 1a bisitatu zuen Cortajarenak. Duela hiru urte Eusko Jaurkaritzak ikasleak trebatzeko fresatzeko makina bat eskaini zion eskola honi.  Ikastetxe hau eta eskualde honetako beste batzuk  biltzea espero da, Euskadiko adituek beraien irakeasleak trebatzeko aukera eskatzeko Eusko Jaurlaritzari.
 
Bidaian zehar bigarren herria Olavarria izan zen.  Han, Ordezkariak Gure Etxe Maitea euskal etxearen egoera zuzenean ezagu zezakeen. Euskal etxe honi jaurlaritzaren onarpena kendu zioten 2008an, Zuzendaritzak  egindako kudeaketa txarrarengatik.
 
Gastronomia-ustiapenak egoitza usurpatu 10 urte pasa ondoren, Zuzendaritza berriak egoera txarrean itzuli zioten ondarea berreskuratu zuen eta haren  dokumentazio guztia eguneratzeko bidean daude. Bitartean, orain dela urtebete euskal etxeko kideek herrian egiten diren ekintzetan parte hartzen dute euskal gizartearen izenean, euskal gaiei buruzko hitzaldiak eta erakusketak antolatzen dituzte, euskal dantzak ikasten dituzte eta euskara eskolak hasteko prestatzen ari dira.
 
Entzule adeitsuen aurrean, Elvira Cortajarena Ordezkariak zorionak eman zizkien Olavarriako euskaldun guztiei egindako ahaleginagatik eta elkartearentzat hain inportantea den erakundea suspertzeagatik. Euskal etxeko kideen eta bere lehendakariren indarra azpimarratu zuen. Eta sustapen-hitzak esan zizkien lanean horrela jarraitzeko.
 
Olavarrian, Ordezkaria bertako prentsakoekin egon zen eta leku eder batean dagoen Gernikako kimua bisitatu zuen,  Tapalqué errekako kostaldean hain zuzen ere.
 
Hurrengo bisita Raucheko Euskal etxera izan zen. Rauch 15 mila biztanleko oso herri txiki bat da. Euskal etxeko Silvia Conte duen buru Zuzendaritzak, Ordezkaria hartu zuen, bertako gizarte espainarrak utzitako tokian. Komunikabideekin bilera labur bat egin ondoren, Cortajarenak ezagutu ahal zituen Euskal etxeko ekintzak eta euskaldunek herrian egindako lana, eta gero Alkatea Jorge Ramón Ugarte agurtu zuen. 
 
Hurrengo geldialdia Azul herrian izan zen. Azul oso herri inportantea da Buenos Aires probintizi erdian. Han babesten da Amerikako "Kixote" argitalpen bilduma handiena. Horregatik, "ciudad cervantina" - Cervantesen hiria- deitzen omen zaio.  
 
Casa Ronco museoan 300 "Kixote" antzinako argitalpen baino gehiago daude, baita laminak, irudiak, egunkariak, aldizkariak eta eskulturak ere, nola Cervantesen "Kixote"-renak, hala Jose Hernandezen "Matxin Burdin"-enak.  Museo honetan egon ondoren Azulgo Euskal etxera abiatu zen Cortajarena. Euskal etxean bertan Udalaren Giza-garapenerako saileko ordezkariekin, bertako prentsarekin bildu zen eta Euskadiko turismoari buruzko hitzaldia eman zuen.  Cortajarenak euskal etxearen abesbatzaren emanaldia  eta Silvia Iceta lehendakaria den Zuzendaritzarekin izandako bilera  azpimarratu zituen.
 
Bidaiaren azken geldialdia Argentinako hiriburutik 190 kilometrotara dagoen Las Flores hirian izan zen.  Han, Concejo Deliberante, udal botere legegileko agintariek eta Alberto César Gelené Alkateak hartu zuten Elvira Cortajarena.
 
Graciana Goicoecheandia lehendakariaren laguntzarekin Loretako Euskaldunak egoitzan bertako prentsa eta telebistarekin hitzegin zuen Ordezkariak.  Euskadin turismoari buruzko hitzaldiarekin amaitu zen bisitaldia. Hantxe bertan, euskal etxearen kideek euskal herrian beraien esperientziak oroitu zituzten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria