Berriak Segurtasuna
Eu

Zaldibarko zabortegiko jarduketei buruzko txostena, martxoaren 10ekoa

2020.eko martxoak 10

Une honetan, B4, B3.1 eta B2 eta B3 eremuetan bilaketa-lana egiten jarraitzen da.

B4 eremuan ateratako materiala bahetzen eta monitorizatzen ari dira Ertzaintzaren BMko 3 kideren eta Bizkaiko suteak itzaltzeko zerbitzuko 2 suhiltzaileren ikuskaritzapean, deskarga-eremuko materialak behatzen arduratzen baitira.

Lan-prozedura berari jarraituz, B1.3 eremuan ateratako materiala, behin arakatu eta bahetu ondoren, B4 bilaketa-eremura eramaten ari da.

B2 eremuaren erauzketa harrobiaren eremura eramaten ari dira, dagokion bilaketa-baheketa egiteko.

Bertan BZ bat dago, Segurtasun Saileko Larrialdietako Zuzendaritzako esku hartzeko teknikari bat, une honetan bilaketa-eremuetan jarduten ari diren zerbitzuak antolatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen dena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau