Berriak Segurtasuna
Eu

Zaldibarko zabortegiko jarduketei buruzko txostena, martxoaren 9koa

2020.eko martxoak 09

Gaur, astelehena, martxoaren 9a, B4 eremuan miaketa-, erauzketa- eta baheketa-lanak egiten ari dira bi miaketa-ekipo, 3 ardatzeko dumper makina bat eta erauzitako materiala biltzeko atzerako hondeamakina baten bidez. 


Beste bi talde B1.3 eremuan ari dira lanean, materiala ateratzen eta bahetzen, 3 ardatzeko bi dumper makinarekin osatuta.
B3 eremuan hasieran espero baino material gehiago atera da; beraz, kalkuluen arabera, oraindik lanaldi erdia geratzen da, eta, ziurrenik, gaur osatuko da, betiere Interbiak enpresaren lanekin koordinatuta eta baldintza meteorologikoek horretarako aukera ematen badute.


Zabortegiaren gainerako zatian, B9 eremuko ezponda egonkortzen jarraitzen da, bai eta 7. eremuko burua kentzeko lanak ere.
Halaber, bi lantalde daude hondakinen behin-behineko gelaxka berria egokitzeko eta berdintzeko lanetan, bata dikea eraikitzeko eta bestea ertz-zangak egiteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau