Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa zuzena eta etengabea izango du sektore ekonomikoarekin eta sozialarekin, koronabirusaren ondorioen aurkako erantzunean laguntzeko

2020-03-09

Arantxa Tapia sailburuak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak bi bilera garrantzitsu egingo dituela aste honetan, bihar patronalarekin eta sindikatuekin, eta klusterrekin, koronabirusak Euskadiko ehun produktiboaren sektore bakoitzean izan ditzakeen eraginak ondo zehazteko.

Arantxa Tapiak ziurtatu duenez, Eusko Jaurlaritzak harreman zuzena eta etengabea du, bai eta zuzeneko solaskidetza ere, arazo nagusiak non gertatzen diren ikusteko, eta enpresei neurri aringarri adostuekin laguntzeko, baina ez da beti erraza izango, krisi globalizatua baita.

Une honetan, eraginaren azterketa makroak daude, baita Europakoak eta Espainiako estatukoak ere. Topaketa horien helburua da Euskadik arazo honen aurrean duen egoera aztertzea, sektorearekin batera. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren ustez, gaia "konplexua" da. “Uneoro jarraitu behar ditugu Osasun Sailaren gomendioak, eta zorrotz egin behar dugu hori. Egoera egunero aldatzen ari da”. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak aurre hartu nahi die irits daitezkeen egoerei, erantzuna aldez aurretik prestatuta.

Iruzkin bat
  • 2020-03-09

    Disponer de material preventivo en lugares de afluencia pública cuando se sospeche pueda haber personas infectadas no guarden distancias, material custodiado por personal responsable. Medidas de higiene y desinfección lugares puedan resultar foco de propagación debido al riesgo confluencia de muchas personas pasan por el lugar o instalación, incluido lugares de aseo e higiene personal.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)