Berriak Osasuna

Eusko Jaurlaritzak EAE-n egoera epidemikoa geldiarazteko neurriak indartu ditu

2020-03-09

Gaur egun, EAEn guztira 148 kasu positibo daude koronabirusean

Lehendakaria erakundeen arteko bilera bateko buru izango da gaur arratsaldean. Bilera horretan hiru foru-aldundiek eta Eudelek parte hartuko dute

Osasun Sailak euskal herritarrei erantzunkidetasuna eta elkartasuna eskatu dizkie, gomendioak bete ditzaten

 

Osasun Saila, Covid 19-ko epidemia hasi zenetik, haren bilakaeraren jarraipena egitean, datuetan eta nazioarteko komunitate zientifikoaren gomendioetan oinarritu da. Nazio Batuen eta OMEren gomendioei eta irizpideei jarraituz, Eusko Jaurlaritzak prebentzio-neurriak indartu ditu Euskadin egoera epidemikoa geldiarazteko. Horrez gain, euskal gizarteari erantzunkidetasuna eta elkartasuna eskatu dizkio, gomendioak bete ditzan.

 

DATU EGUNERATUAK

Martxoaren 9ko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

43

34

3

122

BIZKAIA

1

11

2

21

GIPUZKOA

2

2

1

5

EAE GUZTIRA

46

47

6

148

 

Hala, atzo baino 46 kasu gehiago detektatu dira gaur EAEn. Guztira, koronabiruseko 144 kasu positibo erregistratu dira. Horietatik 47 ospitalizatuta daude, eta 6 pertsona hil dira, atzo baino bat gehiago. Azken heriotza Gipuzkoan izan da, eta 69 urte zituen emakumea da, aurretiaz gaixotasun gehiago zituena.

 

BIRUSA GELDIARAZTEKO NEURRIAK INDARTZEA

Epidemiologiako eta Osasun Publikoko adituen gomendioei jarraituz, eta Araban kasuek gora egin dutela kontuan hartuta, gaur bertan Eusko Jaurlaritzak epidemiaren hedapena geldiarazteko neurriak indartu egin ditu. Dagoeneko, neurri hauek hartu ditu:

Hezkuntza-esparrua

  • Gaurtik aurrera, Arabako Bastida udalerriko bi ikastetxeek ez dute aurrez aurreko jarduerarik izango haurrentzat. Jaurlaritza harremanetan dago igandetik ikastetxeko zuzendaritzarekin, eta berori arduratu da gurasoei neurri horren berri emateaz. Neurri hori, 14 egunekoa izango da gutxienez, eta ikastetxearen eskolaz kanpoko jardueretara ere zabaltzen da.

 

Neurri horren helburua da ikastetxeko eskola-komunitatearen barruan birusari eusten laguntzea, eta komunitate horretako kideen etxeetara ez zabaltzea.

Osasun Sailak eremu horretan jarri du arreta, Errioxako Haroko fokutik hurbil dagoelako. Bi gobernuak harremanetan daude eta haien ekintza koordinatuta dago.

Bestalde, Osasun Sailak gaur goizean bertan gomendatu du jarduera bertan behera uztea kasu positiboak detektatu diren ikastetxeetan. Prebentzio-neurri bat da, ikasleen artean birusa geldiarazteko.

 

Esparru sanitarioa eta soziosanitarioa

  • Gasteizen ez da baimenduko laguntzaileak ospitaleko larrialdietara sartzea, eta neurri hori bera gomendatzen da zentro soziosanitarioetarako.
  • Gasteizeko larrialdietan, arnasketa prozesu akutuak dituzten pazienteen artean, osasuneko profesional guztiek maskarak eta eskularruak erabil ditzaten ezarri da.

 

HERRITAR GUZTIENTZAKO GOMENDIOAK

Osasun Sailak birusaren hedapena geldiarazteko gomendioei jarraitu behar zaiela azpimarratu du. Ildo horretatik, herritarrei erantzunkidetasuna eta elkartasuna eskatu dizkie, honako gomendio hauek bete ditzaten:

  1. Arrisku-eremu batera bidaiatu eta sintomak izanez gero, etxean egon behar da, eta Osakidetzako Osasun Kontseiluarekin harremanetan jarri telefonora honetan: 900 20 30 50.
  2. Higiene-neurriak hartzea, hala nola eskuak garbitzea, eztul egitean estaltzea edo erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea, gainazalak garbitzeaz gainera.
  3. Komeni da sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan ez egotea, edo leku publiko eta jendetsuetara ez joatea.

 

ERAKUNDE ARTEKO BILERA

Gaur arratsaldean, Lehendakaria erakundeen arteko bilera baten buru izango da. Bilera horretan, Eusko Jaurlaritzako hainbat sailez gain, hiru foru-aldundiek eta Eudelek hartuko dute parte.

Ondoren, Osasun Sailak informazioa zabalduko du prentsaurreko baten bidez Lehendakaritzan.

Herritarrek zalantzak argitzeko erantzunak eta gomendioak aurkituko dituzte Sailaren eta Osakidetzaren webgunean.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 9a

22 iruzkin
  • @korella_udala
    2020-03-10

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 Eusko Jaurlaritzak EAE-n egoera epidemikoa geldiarazteko neurriak indartu ditu ➕ https://t.co/hxYamMKPHu https://t.co

  • @korella_udala
    2020-03-10

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➕ https://t.co/hzQb5njgqW http…

  • @ArantxaUrruzol1
    2020-03-10

    Comentario de Twitter:
    RT @DonostiakoOsp: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➡︎ https://t.co/triN0cDkaZ htt…

  • @josune_irabien
    2020-03-10

    Comentario de Twitter:
    RT @AmurrioUdala: Eusko Jaurlaritzak EAE-n egoera epidemikoa geldiarazteko neurriak indartu ditu.

    ➡️ https://t.co/u4vr7yPcSU

    El Gobierno…

  • @xiaomivision
    2020-03-10

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➕ https://t.co/hzQb5njgqW http…

  • @474ntx4
    2020-03-10

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➕ https://t.co/hzQb5njgqW http…

  • @LaudiokoUdala
    2020-03-10

    Comentario de Twitter:
    🦠 Eusko Jaurlaritzak EAE-n egoera epidemikoa geldiarazteko neurriak indartu ditu
    https://t.co/qq88Q698Va

    🦠 El G… https://t.co/zkIju2vnwi

  • @CamDR_ENF
    2020-03-10

    Comentario de Twitter:
    RT @DonostiakoOsp: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➡︎ https://t.co/triN0cDkaZ htt…

  • @naiaraolague
    2020-03-10

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➕ https://t.co/hzQb5njgqW http…

  • @CBFEharialdea
    2020-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➕ https://t.co/hzQb5njgqW http…

  • @javipu_11
    2020-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➕ https://t.co/hzQb5njgqW http…

  • @haneruan1010
    2020-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➕ https://t.co/hzQb5njgqW http…

  • @JDupuytren
    2020-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➕ https://t.co/hzQb5njgqW http…

  • @BabesZibila_BI
    2020-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 Eusko Jaurlaritzak EAE-n egoera epidemikoa geldiarazteko neurriak indartu ditu ➕ https://t.co/hxYamMKPHu https://t.co

  • @BabesZibila_BI
    2020-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➕ https://t.co/hzQb5njgqW http…

  • @JRUBIOPILARTE
    2020-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➕ https://t.co/hzQb5njgqW http…

  • @SpartanRedWings
    2020-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➕ https://t.co/hzQb5njgqW http…

  • 2020-03-09

    Me parece bien el cierre de los centros educativos como medida ee contención, pero desde luego creo que esta medida debería ir acompañada de otra: la del cierre de los centros de ocio y deportivos, puedto que si los niños no van al cole pero hacen ejercicio juntos, la primera medida de poco va a servir. Además, deberían insistir en los medios de comunicación que dejar a los niños con los abuelos, sobre todo si estos tienen patologías de riesgo, no es la mejor opción. También pedir a las empresas que faciliten especialmente la conciliación estos 15 días...

  • @natxo_saenz
    2020-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➕ https://t.co/hzQb5njgqW http…

  • @gol_las
    2020-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➕ https://t.co/hzQb5njgqW http…

  • @BBGgas
    2020-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 El Gobierno Vasco refuerza las medidas para contener la situación epidémica en Euskadi ➕ https://t.co/hzQb5njgqW http…

  • @JornadasCelador
    2020-03-09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 Eusko Jaurlaritzak EAE-n egoera epidemikoa geldiarazteko neurriak indartu ditu ➕ https://t.co/hxYamMKPHu https://t.co

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan