Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbide.net-ek 9.318 lan-eskaintzaren berri eman du 2011ko lehenengo lauhilekoan

2011.eko maiatzak 16

Euskal Enplegu Zerbitzuak % 39 igo du bisiten kopurua enpleguari buruzko atarian, enplegu-eskatzaileei zuzendutako 1.557 prestakuntza-ikastarori buruzko informazioa argitaratu du Lanbide.net-ek

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren web ofizialak (lanbide.net) 9.318 lan‑eskaintza argitaratu ditu guztira urte honetako lehenengo lauhilekoan. 1.214 eskaintza Lanbidetik zetozen zuzenean. Beste 1.495 administrazio publikoaren lanpostuenak ziren. Eta gainerakoak, 6.609, hedabideetan argitaratutako proposamenak ziren.

 

Horrez gain, urteko lehenengo lau hilabete hauetan, Lanbideren enplegu-atariak enplegu-eskatzaileei zuzendutako 1.557 prestakuntza-ikastaroren berri eman du. Horietatik, 669 Lanbideren diru-laguntzarekin egin dira, eta beste 888 EAEko prestakuntza-zentroetan eman dira.

"Lanbide.net enplegu-bilatzaileak aktibatzeko dauden tresnetako bat da. Urteko lehenengo lauhilekoan hedatu diren 9.318 enplegu-eskaintzek agerian uzten dute lan bila dabiltzanei erantzuna emateko egiten ari garen ahalegina; izan ere, pertsona horiek gero eta gehiago erabiltzen dituzte teknologia berriak helburu horretarako", azpimarratu du Javier Ruiz Plangintza eta Enpleguko sailburuordeak.

Lanbide.netek informazioa ematen du, baita ere, lanbideei buruz, lan‑merkatuan enpleguek duten egoerari buruz eta enplegu horiei lotuta dauden prestakuntza-ikastaroei buruz. Web-orrialdeak jakingarriak ematen ditu beste hainbat gairi buruz: enpresak sortzeko prozesua, izapideak, laguntzak eta diru-laguntzak, kredituak, eta zalantzei eta galderei erantzuteko online orientazioa. Horrez gain, enpleguko atariak estatistika-datuak ematen ditu erregistratutako langabeziaz, kontratuez, unibertsitateko ikasleen laneratzeaz eta udal-mailako Lanerako Lanbide Prestakuntzaz.

Bestalde, enpresek sisteman lan-eskaintzak sartzeko aukera dute, baita horietarako baldintzak betetzen dituzten curriculumak jasotzeko ere. "Telefono mugikorraren bidez edo Lanbiden zuzenean arreta ematez lan-aktibazioaren alde egiten dugun lana osatu egiten du Lanbide.net-ek", adierazi du Ruizek.

200.000 pertsona eta enpresa inguruk bisitatzen dute hilero Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunea, beren profilarekin bat datorren lanposturen bat bilatzeko edo enplegua eskaintzeko. Lanbide.net-en aurtengo lehen lauhilekoan 210.664 bisita berri izan dira batez beste hilero -% 39,4 erabiltze gehiago 2010. urteko epe berean baino-, eta horrek esan nahi du Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren mende dagoen erakunde horren webgunea Euskadin gehien kontsultatzen direnetakoa dela. Zehazkiago, Eustatek 15 urtetik gorako internet-erabiltzaileen aipamenekin egiten duen zerrendan, lanbide.net orriak hamar postu egin du gora 2011. urtean. Orain 25. lekuan dago zerrenda horretan.

2011. urteko lehenengo lauhileko horretan lanbide.net bisitatu dutenek 23.7 miloi orrialde baino gehiago aztertu dituzte. Kopuru horrek ere igoera nabarmena izan du aurreko urtearekin alderatuz (% 6,6).

Iruzkin bat
  • @alaincoloma
    2011.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    Lanbide.net difunde 9.318 ofertas de trabajo en el primer cuatrimestre de 2011 http://bit.ly/jh70ER

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan