Eu

Zabaldu da izena emateko epea EGO 2020-ren entzunaldietarako

2020.eko martxoak 06

Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) zabaldu du entzunaldietan parte hartzeko epea. Apirilaren 14tik 19ra bitartean egingo dira Entzunaldiak, lehen aldiz Musikenen egingo dira (Euskal Herriko  Goi Mailako Musika Ikastegia).

Entzunaldi hauetan parte hartzeko deialdia Euskadiko Autonomia Erkidegoan edo 150 kilometroko inguru geografikoan jaio edo bizi diren 16 eta 27 urte bitarteko musikari gazteei zuzentzen zaie. Hautagaiek, edozein dela ere beren espezialitatea, gradu profesional bat ikasten aritu beharko dute gutxienez, edo ikasleak izan eta musika sskola batean matrikulatuta egon.

Entzunaldi hauetan parte hartzeko gonbidapena jakinarazi eta zabaldu zaie bai Musikeneri, bai Euskadiko kontserbatorio profesional eta musika eskola guztiei, eta baita probintzia mugakideetako musika-zentroei ere.

Bete beharreko plazen kopurua, gutxi gorabehera, orkestrako kideen % 30ekoa da, eta deialdia zabalik dago orkestrako atalak osatzen dituzten instrumentu guztientzat.

Entzunaldiaren ondoren, EGOn urtebeterako plaza bat eskuratzen duten musikari izangaiek aukera izango dute orkestra-errepertorioko saio erakargarri eta interesgarriak lantzeko, hainbat topaketaren bitartez, orkestra sinfoniko handietan esperientzia luzea eta sakona duten irakasleen laguntza eta gainbegiradarekin, dagokion zuzendaritza artistikoaren pean, halako eran non, horrek guztiak, garapen pertsonal eta baliotsuan lagundu dezan, baita eremu profesionalean sartzeko garrantzizko zubi baten gisa balio dezan ere.

1997an sortu zenetik, 1.500 gaztek baino gehiagok parte hartu dute nolakotasun estrategikoa duen musika- eta kultura-proiektu honetan. Musikari horietako askok ibilbide musikal garrantzitsua garatu dute, eta, gaur egun, Espainiako eta Europako orkestra ospetsuenetako batzuen atriletan daude.

Entzunaldietarako izen-emateak www.egofundazioa.org webgunearen bidez egingo dira, ez bestela.

2020ko urtarrilaz geroztik, EGOk, Eusko Jaurlaritzaren proiektu estrategiko bat izanik, (BBK, Kutxa eta Vital Fundazioen babesa ere izan du hasieratik), ziklo berri bati ekin dio, German Ormazabal arduradun eta koordinatzaile nagusi berriaren zuzendaritzapean, zeina, hamar urtez Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Zuzendari Nagusia izan ondoren, eta 14 urtez enpresaren munduko hainbat zuzendaritza-postutan aritu delarik, berriz topatu den hasieran eta sorrera-prozesuan parte hartu zuen proiektu honekin.

Izendapen berri honen bidez, Eusko Jaurlaritzak, 19/22 Kultura Planean jasotzen denez, EGO berriz definitu eta bideratu nahi du, 22 urte hauetan gure herriko musikaren panoramak bizi izan duen eraldaketa sakonera egokitu ahal izateko era horretan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak