Eu

EIBM-k gobernuen arteko finantza-bake legealdia bermatzen du, eta tributu eta egonkortasun arloan aitzindariak diren konpromisoak biltzen ditu

2020.eko martxoak 11

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak –EIBM– Ogasun Ministerioan arratsaldean egindako bileraren ondorioz, 13 akordio sinatu dira finantza, tributu eta aurrekontuen egonkortasun arloetan. Bilera horrek bermatu egiten du, Eusko Jaurlaritzak, zerga eta finantza arloetan, Espainiako Estatuarekin dituen harremanak ordenan izanda amaituko duela legealdia.

2017an, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak egin ziren, hamar urte baino gehiagoko finantza-desadostasunak bideratzeko, eta oinarrizko urteko kupoa 1.304m/€-tan ezarri zuen 2017-2021 Kupoaren Bosturteko Lege berria onartzeko eta Ekonomia Itunaren Legea aldatzeko akordioa lortu zen. Horren ondoren, gaurko bileran, bi ordezkaritzek 2019ra arteko finantza harremanen egoera adostu dute. Gainera, 2017. eta 2018. urteetako behin betiko Kupoak eta 2019ko behin behinekoa, eta Enpleguko Politika Aktiboen balorazioari eta Genero Indarkeriaren Aurkako Estatu Itunaren finantzaketan parte hartzeari dagokien zenbatekoak itxi dira.

Era berean, Itun Ekonomikoaren Batzorde Misto horretan, euskal erakundeen superabita aplikatzeari buruz EAJ-PNVk eta PSOEk abenduan sinatutako akordio politikoa erakundeen arteko akordio batean jaso da, Euskadirako aurrekontuen egonkortasun espezifikoaren bidea hitzartu da eta, lehen aldiz, euskal ogasunek “BEZ araubide berezi jakin batzuen mugaz gaindiko BEZa” (OSS BEZ) biltzeko duten ahalmena aitortu da.

Nabarmendu beharreko beste kontu batzuen artean, bi ordezkaritzek uztaila baino lehen Itun Ekonomikoaren beste Batzorde Misto bat egiteko hartu duten konpromisoa ere aipa daiteke, EAEko eta Espainiako administrazioek onartuko dituzten Itun Ekonomikoaren aldaketak eta Arbitraje Batzordeko kideen berriztapena adosteko. Horrekin batera, Estatuaren eta EAEren arteko Bitariko Lankidetza Batzordean EAEko erakundeek nazioarteko foro fiskaletan presentzia izateko aukera lantzea hitzartu da, EAJ-PNVk eta PSOEk sinatutako akordioan adostu zen bezala.

Bi ordezkaritzetako buru izan diren María Jesús Montero Ogasun ministroarekin eta Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuarekin batera, hauek izan dira euskal ordezkaritzaren aldetik parte hartu dutenak: Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburua; Itziar Agirre Ogasun Sailburuordea; Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusia; Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia; eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia. Ministroaz gain, Espainiako Gobernuaren ordezkaritza osatu dutenak hauek izan dira: Inés Bardón Ogasuneko Estatu Idazkaria; María José Gualda Aurrekontu eta Gastuetarako Estatu Idazkaria; Francisco Hernández Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Estatu Idazkaria; Myriam Álvarez, Lurralde Koordinaziorako Idazkari Nagusia; eta Inés Olóndriz, Autonomia eta Toki Koordinaziorako Idazkari Nagusia.

 

FINANTZA ARLOA

Kupo Likidoak eta kontzertatutako zerga bereziengatiko Finantza Konpentsazioak:

URTEAK

K.L.DEF M/€

KONTZERTATUTAKO ZERGA BEREZIENGATIKO FINANTZA KONPENTSAZIOAK M/€

2017

1.214,2

81,7

2018

1.341,1

79,5

Behin/behin. 2019

1.353,1

86,9

 

Lan, Enplegu eta Lanbide Heziketa arloko Politika Aktiboen Balorazioa:

 

URTEAK

M/€

2016

134,4

2017

131,0

2018

181,5

Behin/behin. 2019

276,5

 

Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna

Genero Indarkeriaren Aurkako Estatu Ituna aurrera eramateko finantza arloko akordioa Itun Ekonomikoaren arabera aplikatuko zaio Euskadiri. Hau da, bere Inputazio indizearen arabera EAEri dagokion zenbatekoa, ordaindu beharreko KUPOtik deskontatuko da. Hori 20M/€ inguru izango dira 2020-2022 epealdian. Estatuko Administrazio Orokorrak toki-erakundeen eskumenekoak diren neurrien multzoa finantzatzera bideratutako aparteko aurrekontu zuzkidurei dagokienez, 2020ko ekitalditik aurrera, EAEren partaidetza KUPOaren konpentsazioaren bitartez egingo da, eta 2020-2022 epealdirako 4 m/€ ingurukoa izango da.

 

TRIBUTU ARLOA

OSS BEZ (“One-Stop” edo “Leihatila Bakarra”)

Lehen aldiz aitortzen dira Foru Aldundiak BEZ araubide berezi jakin batzuen mugaz gaindiko BEZa biltzeko eskumendun gisa, Europako Batzordeak mugaz gaindiko BEZari dagokionez eragile ekonomikoen betebeharrak sinplifikatzeko sustatu duen “leihatila bakarraren” prozedurarantz aurrera eginez. 2021ean, aldaketa egingo da ondasunen urruneko salmentetan, eta akordio horren bitartez operadore bakoitza bere zerga-administrazioarekin baino ez da erlazionatuko.

 

Arbitraje Batzordea

Uztaila baino lehen Ekonomia Itunaren beste Batzorde Misto bat egitea adostu dute bi gobernuek, Arbitraje Batzordeko kideak berritzeko, haren arautegia aldatzeko eta esleituta dituen funtzioak betetzeko bitartekoak egokitzeko eta hobetzeko.

 

Euskadiko Erakundeen partaidetza nazioarteko foro fiskaletan:

Estatuaren eta EAEren arteko Bitariko Lankidetza Batzordearen hurrengo bileran EAEko erakundeek nazioarteko foro fiskaletan presentzia izateko eta parte-hartzeko aukera lantzeko akordioa.

 

AURREKONTU EGONKORTASUN ARLOA

Aurrekontu Egonkortasun eta Zor Publiko helburuak, 2020-2023

2020-2023 epealdirako EAEko aurrekontu egonkortasun eta zor publiko helburuak onartu dira. Zehatzago esanez, Ogasun Ministerioak eta Ogasun eta Ekonomia Sailak ekonomia eta finantza arloko erabakiak eduki honetara egokitzeko konpromisoa hartu dute:

 

AURREKONTU EGONKORTASUN HELBURUA (DEFIZITA/SUPERABITA)

(EAEko BPG-aren %)

2020

2021

2022

2023

0,0

0,0

0,0

0,0

Aurrekontu egonkortasun helburu horiek aldatu egin daitezke, EIBM-CMCEk hala erabakitzen badu, aurreikuspen makroekonomikoak EAEko erabakien ondoriozkoak ez diren aldaketa garrantzitsuak edo esanguratsuak izaten badituzte.

 

ZOR PUBLIKO HELBURUA

(EAEko BPG-aren %)

2020

2021

2022

2023

11,8

11,4

11,0

10,6

 

EAEko Administrazio Publikoen aurrekontu superabita bideratzeko erregelak

EAJ-PNVk eta PSOEk sinatutako akordio politikoari erantzunez, Espainiako Gobernuaren ordezkaritza batek eta EAEko beste batek aurrekontu superabita gastatzeko edo bideratzeko erregela malgutzeko mekanismoak ezarri nahi dituzten arau proiektuen oinarrizko edukia aztertu eta jorratuko dutela hitzartu da, eta baita Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta EAEko toki-erakundeen berrinbertsio irizpideak ere. Irizpide horiek EIBM-CMCEn berretsiko dira 2020ko uztaila baino lehen.

 

Ekonomia-Finantza Plana, 2018-2019

EIBM-CMCEk berretsi egin du 2018ko urriaren 24an Euskal Autonomia Erkidegoko 2018-2019 epealdirako Ekonomia eta Finantza Planaren inguruan sinatutako akordioa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Diputado General de Araba, Unai Rementeria, Diputado General de Bizkaia, Markel Olano, Diputado General de Gipuzkoa