Berriak Hezkuntza
Eu

Arrakala 2020 programazioak Dantzertiko ateak irekiko dizkio gizarteari aurten ere

2020.eko martxoak 05
  • Arrakala 2020 egitarauak umorea du aurten ardatz nagusi
  • Tailer, hitzaldi eta emanaldien bidez gizarteari ireki nahi dizkio eskolako ateak Dantzertik, eta ikasleen eta arte eszenikoetako profesionalen arteko elkargune bihurtu

Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak dena dauka prest Arrakala 2020 jardunaldiaren egitarauari hasiera emateko. Aurten, oso gai serioa hartu dute ardatz: umorea.

Tailer, hitzaldi eta emanaldien bidez –guztiak ere arte eszenikoekin lotura estua dutenak- eskolako ikasle eta sektoreko profesionalen elkargune bihurtuko da Dantzerti. Martxoren 6an eta 7an, bertaratu nahi duen herritar ororentzat irekiak izango dira jardunaldiok eskolaren egoitzan (Ibarrekolanda Plaza 1, Bilbo).

Urtero, Dantzertik gai nagusi bat aukeratzen du jardunaldietarako, eta gai horrekin lotuta, arte eszenikoen alorreko profesionalak ekartzen ditu eskolara, haiekin egoteko, jolas egiteko, ikasteko… ondo pasatzeko.

Laugarren ediziora iritsirik, Arrakala 2020 jardunaldiak umorea hartu du ardatz. “Merezi al du barre egiteak? Merezi al du mundu zikin honetan umoreaz hitz egiteak? Zuri grazia egiten dizun horrek, niri ez dit grazia zipitzik ere egin…” galdetzen diote euren buruari antolatzaileek, egitarauaren aurkezpenean.

Arrakala 2020 jardunaldiaren programazio osoa, eta irakasle gonbidatuen inguruko informazio osagarria hemen ikus daiteke.

 

Egitaraua:

 

Martxoak 6, ostirala

 

19:00 Hitzaldia: El efecto cómico

Espe López

21:00 Emanaldia: FreshCool

Tio Teronen Semeak

 

Martxoak 7, larunbata

 

TAILERRA

10:00-20:00 / “Bufoiak bazterrak astintzen”

Eneritz Artetxe Aranaz

 

TAILERRA

10:00-20:00 / “¡Ay, Ya!”

Macarena Recuerda Sheperd

 

TAILERRA

10:00-14:00 / “Horroreaz barre egiteko baimena”

Javier Barandiaran

 

TAILERRA

10:00-14:00 / “Tránsitos de humores”

Begoña Krego

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko