Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Eusko Jaurlaritza patronalarekin eta kluster industrialekin bilduko da datorren astean, koronabirusak produkzioan duen eragina aztertzeko

2020.eko martxoak 05
  • Tapiak dio gaur egun enpresak ixtea gehiegikeria litzatekeela. "Eusteko unean gaude. Arnasketa arazoak dituztenak etxean gelditzea da aholkua, baina horregatik ez da enpresa itxi behar"
  • "Garraio publikoetan ere, garbitasuna areagotu behar dugu. Uneoro Osasun Sailak ezartzen dituen aholkuak jarraitzen ditugu"

Datorren astean bi bilera izango ditu sailburuak: Merkataritza Ganberekin eta Patronalarekin, "haien hausnarketa zein den ikusteko eta egoera aztertzeko. Eta bestalde, klusterrekin bilduko gara, eta esango digute zer arazo dituzten hornitzaileekin". Zailtasunak nabaritzen ari dira Txinara eraman zirelako lan batzuk. "Stocka bukatzen ari da, eta aztertu nahi dugu beste hornitzaile batzuk bilatzea posible den". Hirugarren arlo bat ere bada: garraio publikoa. "Eskuak garbitzeko eskatu digute eta garbitasunean arreta ipintzeko, eta horrek garraio publikoan ere eragina behar du izan. Osasun Sailak ematen dituen aholkuak jarraitzen ditugu uneoro".

Adimen artifizialari buruz ere hitz egin du: "Dagoeneko aplikatzen ari gara, datu asko kudeatu behar dira eta gai etikoa egoki finkatu behar da; gure enpresek, datu horien kudeaketa egokia eginez, negozio aukera berriak sortu ditzakete”.

Euskadik jaso ditzakeen portuen edo aireportuen transferentzia berrien inguruan galdetuta, honakoa aipatu du: “Garraio azpiegituren eragina Euskadi osorako aztertu beharko genuke, bai kargari eta bai pertsonei dagokienez. Errepideetatik kamioiak kendu nahi baditugu, ezinbestekoa izango da eskumen berri horien bidez kudeatu ditzakegun azpiegiturak sustatzea”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)