Berriak Lehendakaritza
Eu

Ezagutza eta talentua, euskal gazteen etorkizuneko oinarriak

2011.eko maiatzak 16

María Isabel Arriortuak 2010eko Euskadi Ikerketa Saria irabazi du

Lehendakariaren ustez, hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza “etorkizuneko partida jokatzeko trinketeko hiru hormak dira”. Horrez gain, ahalegin koordinatu bat egitearen alde agertu da “aprobetxatzeko gai izan behar dugun aukera-arlo jakin batzuetan ezagutzaren abangoardian kokatzeko".

Patxi López lehendakariak euskal Unibertsitateek eta ikerketa-zentroek “kalitate handiko ezagutza propioarekin euskal enpresak hornitzeko eta gure ideiak eta gure proiektuak beste toki batzuetara esportatzeko gai izateko” eskatu die. Horretarako, ahalegin koordinatu bat egitearen alde agertu da “aprobetxatzeko gai izan behar dugun aukera-arlo jakin batzuetan ezagutzaren abangoardian kokatzeko".

2010eko Euskadi Ikerketa Saria entregatzeko ekitaldia Lehendakaritzan egin da, lehendakariaren zuzendaritzapean. Bertara hezkuntzaren eta ikerketaren arloko hainbat ordezkari joan dira. Besteak beste Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua han izan da.

Lehendakariak María Isabel Arriortuaren lana azpimarratu du. “Ikerlari hau bere inguruko industria-sarean inkardinatuta dago; horretan datza, hain zuzen ere, ezagutza eta jakintza erabilgarria sortzen dituen ikerlari-eredu gisa duen merituaren zati handi bat”, erantsi du. “Gazteak gizarte bakoitzak sortzen dituen ereduetara moldatuz hezten dira. Isabel Arriortua eredu bat da”, adierazi du lehendakariak.

Bere esku-hartzean, Lópezek azpimarratu du ezagutzaren hirukia osatzen duten hiru elementuak hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza izatearen alde egiten duela apustu.Lehendakariaren ustez, horiek dira “etorkizuneko partida jokatzeko trinketeko hiru hormak”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)