Eu

San Jose: “Legea ez betetzeko aitzakiarik ez dago”

2020.eko martxoak 07

Gaur martxoak 7tik aurrera, 150 langile baino gehiago dituzten enpresa guztiek Berdintasun Plan bat eduki behar dute. Orain arte 250 langiletik gorako enpresek bakarrik zuten plan hori edukitzeko obligazioa.

Martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretuak, enpleguan eta okupazioan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzkoak, berdintasun-planen arloan egindako araudi-aldaketaren ondorioz, Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek adierazi du, gaurtik aurrera, ia 600 euskal enpresek Berdintasun Plan bat edukitzeko obligazioa dutela, emakumeen eta gizonen arteko zinezko lan-berdintasunean urratsak emateko funtsezko helburuarekin.

San Josek adierazi duenez, plan hori 150 langile baino gehiago dituzten enpresa guztiek eduki behar dute. Hortaz, gaurtik —larunbata— hasita, Berdintasun Planek 345 mila langile baino gehiagori eman behar diete babesa Euskadin. “Legea ez betetzeko aitzakiarik ez dago, eta sentsibilizazio-fasea gaindituta, berdintasuna sustatzera zuzendutako Laneko Ikuskatzailetzaren kanpainak indartu egingo ditugu, planak, derrigorrezkoak izateaz gain, enpresa barruan adostu behar direla kontuan hartuz”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak