Berriak Osasuna
qrcode

Beste lau positibok 17ra igo dituzte koronabirus kasuak EAE-n

2020-03-04

Beste lau COVID-19 kasu erregistratu dira azken orduotan Euskadin. Hortaz, dagoeneko 17 dira Euskal Autonomia Erkidegoan zenbatutakoak: 13 Araban, 2 Gipuzkoan eta 2 Bizkaian. Horietatik 6 ospitaleratuta daude.

Halaxe jakinarazi gaur Osasun Sailburua den Nekane Murgak, gurean azken orduaren berri emateko agerraldian.

Araban erregistratutako hiru kasu berrietatik, bi dira aurreko kasuekin lotura daukatenak eta, beraz, isolatuta zeuden; bestearen jatorriaren berririk ez dago, ordea. Lurralde honetako 13 kasuetatik 4 ospitalean daude, horietako bat, larri beste zenbait gaixotasun dituela.

Bizkaian, bigarren kasu bat egiaztatu da, momentuz jatorri ezezaguna duena; ospitalean da pertsona hau.

Gipuzkoan, berririk ez. Bi kasu daude eta horietako bat, ospitaleratuta.

Osasun Saileko, Osasun Publikoko Zuzendaritzako, Osakidetzako eta zaintza epidemiologikoko taldeetako profesional guztiak egiten ari diren lana goraipatu egin du Nekane Murgak.  

Horrez gain, berriz ere azpimarratu du beharrezkoa dela herritarrek bete ditzatela Osasun Saila eta Osakidetza behin eta berriz ematen ari diren gomendioak, osasun arloko profesionalei zein herritarrei zuzenduak. Laburbilduta, honako hauek:

 

OSASUN ARLOKO PROFESIONALENTZAKO

-Pazienteen artean, eskuak garbitu.

-Kongresuetara ez joan.

-Osasun zentroetan bertan, profesionalen arteko kontaktua murriztu, beharrezkoak ez diren bilerak saihestuz.

-Osasun zentroetara arnasketa-sintomak dituztela doazen pazienteei maskara eskaini. 

-Arnasketa-sintomak akutuak badira, kontaktua saihestu.

-Pazienteei dagokienez, bisitak murriztu eta gune komunetara ez joan.

 

HERRITARREI ZUZENDUTAKOAK

-Etxean geratu eta 900 20 30 50 telefonora deitu, arrisku-eremuren batera bidaiatu eta sintomak izanez gero.

-Eta higiene-neurriak hartu, hala nola eskuak garbitu, eztul egitean estali, eta erabili eta botatzeko zapiak erabili.

-Sukarra edo arnas infekzio akutuko sintomak dituzten pertsonek ez dute esparru itxietan antolatutako ekitaldi kolektiboetara joan behar, ez eta zentro soziosanitarioetara bisitan.

 -Eskuen ukitze-eremuetan garbitasuna areagotu, etxean zein leku publikoetan.

 

*Informazio guztia eskuragarri dago Sailaren eta Osakidetzaren web-orrian, baita Osakidetzaren app-aren bidez ere.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a

2 iruzkin
  • Argazkia Bk
    Bk
    2020-03-07

    Como puede ser posible k se mantenga activo el transporte de los autobuses que trasladan a los profesionales de Osakidetza. Es absolutamente contradictorio a las normativas indicadas.

  • Argazkia SN Robot
    @fernandezjj96
    2020-03-04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🚨 Cuatro nuevos positivos elevan a 17 los casos de #coronavirus en Euskadi ➡︎ https://t.co/4yVGRhb8ly https://t.co/GrwBi2w4KG

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Txema Arteagoitia, jefe de Vigilancia y Vacunas del Departamento de Salud