Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Jon Azkuek Kantauri itsasoko antxoaren kalitatea azpimarratu du, 6,2 milio kilo harrapatu direla esatean

2011.eko maiatzak 14

Aste honetan milioi bat kilo inguru lurreratu dira. Eusko Jaurlaritzak 35 milioi euro inbertitu ditu Ondarroako portuaren handitzean, lonja berriaren eraikuntzan eta saregileen egoitzan

Jon Azkue Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeak adierazi du gure arrantzaleek guztira 6,2 milioi kilo antxoa lehorreratu dutela Euskal Herriko kaietan; 2010ean guztira erregistratutako harrapaketekin alderatuta, % 30,7ko gehikuntza egon dela esan nahi du horrek. Aurtengo kanpaina ekainaren amaierara arte luzatuko da.

Ondarroako Arrantza Azokara egindako bisitan egin ditu adierazpen horiek Jon Azkuek Eusko Jaurlaritzak eta Udalarrantzek antolatutako hitzordua izan da, horrelako ekitaldietarako iaz diseinatutako "Euskadiko Arrantza Azokak" marka bakanean. Gainera, "antxoa egune" ospatuko da gaur Ondarroan.

Sailburuordeak azpimarratu egin du nolako garrantzia daukan "gure antxoa bezalako kalitateko produktu bat balorizatzeak eta berriro merkatuetan, jatetxeetan, kontserba-fabriketan eta etxeetan sartzeak, 'Kantauriko altxor' horrek merezi duen lekuan".

Eta gogorarazi du Pilar Unzaluk zuzentzen duen sailak, hain zuzen ere, kanpaina bat bultzatu duela, FROMekin batera, Kantauriko antxoak arrantza-mota hori debekatzean galdutako posizioak errazago berreskuratzera bideratua.

"Gure arrantzaleak erregistratzen ari diren harrapaketak dira produktu hori balorizatzeko albisterik onena eta egin daitekeen publizitate-kanpainarik onena; produktuaren kalitatea denek onartzen dute" ziurtatu du Jon Azkuek.

Jai horretan, "Ondarruko Antxoi" aintzatespena eman dio Jon Azkuek herriko apaiz Andoni Basterretxearen familiari, berriki hil den abade horrek Ondarroako herriaren alde egindako lanagatik.

Bizkaiako herri honetako portuak, bertako zerbitzuek eta ekipamenduek izugarrizko hobekuntza jasango dute, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak 35 milioi euro inbertituko dituelako.

Portu Zuzendaritzak Ondarroako portuaren handitzean 10 milioi euro inbertituko ditu, non 2012tik aurrera bertan eraikiko den lonja berriak beste 15 milioi euro beharko dituen. Baita ere, eraikin berria egingo zaie bertako saregileei, horrekin euren lan egoeran hobekuntza handiak eskuratuz. Horrek, 100.000 euroko kostua izango du.

‘Itsasotik mahaira / Del mar a la mesa'

Ondarroako Arrantza Azokan, haurrentzako tailerra ere egingo da: ‘Itsasotik mahaira' tailerrean, arrantzaren mundua modu ludikoan ezagutzeko aukera izango dute umeek.

Udalarrantzen karpan egingo den tailer horren helburua haurren artean arrainaren kontsumoa sustatzea da, eta itsasoaren nahiz arrantzaleen munduari eta sektorean emakumeek duten paperari zabalkundea ematea.

Horretarako, jolasen bidez, arrandegietan aurki daitezkeen arrain motak, itsasoko lana eta arraina kontsumitzeak osasunean dituen onurak ezagutuko dituzte umeek. Orobat, itsasoko produktuak eta prestatutako platerak edo kontserbakoak lotu beharko dituzte.

Udalarrantzen karpan bertan, bestalde, saregileek erakustaldia egingo dute, arrantzaren munduan emakumearen irudiari berriro balioa emateko eta egiten duten lanetako bat ezagutzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)