Berriak

Gaur hasiko dira Donostian Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Gai Nagusien Eskema onartzeko tailer parte-hartzaileak

2020-03-03

Gaur hasiko dira Donostian Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plangintza Hidrologikoaren hirugarren zikloko Gai Nagusien Eskema (GNE) onartzeko partaidetza-tailerrak. Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak elkarrekin egin dute eta 6 hilabetez jendaurrean egon da.

Delako GNEa demarkazio hidrografikoaren arazo nagusiak eta horiek konpontzeko aukera posibleak identifikatzen dituen dokumentua da, eta 2021etik 2027ra bitartean indarrean egongo den demarkazioko Plan Hidrologiko berria garatzeko jarraibideak ezartzen ditu.

Gaur eta bihar, Donostiako Kursaalean, Ingurumena lehengoratzeari eta hobetzeari eta Uholde-arriskuari buruzko lehen bi tailerrak egingo dira, hurrenez hurren. Halaber, martxoaren 11n eta 12an, prozesua Abandoibarrako EHUren Bizkaia Aretora abiatuko da, Kutsadurari eta Horniduraren bermeari eta erabileraren arrazionaltasunari buruzko informazioa emateko eta eztabaidatzeko, hurrenez hurren.

Gai bakoitzerako eragile garrantzitsuenak gonbidatu dira arazoaz duten iritzia ematera. Helburua da eztabaida-gai bakoitzerako, hobekuntza-proposamen zehatzak biltzeko  eztabaida-taldeak osatzea da.

Parte hartzeko prozesu hori guztia irekia da, eta interesdunek izena eman dezakete Partaidetza ParticipacionPlanHidrologico@uragentzia.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita. Bertaratzerik ez duten interesdunek, halaber, ekarpenak eta iradokizunak bidal ditzakete: bai aipatutako posta elektronikoaren bidez, baita foro irekiaren bidez https://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1242?stage=discussion

GNEa Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoa berrikusteko prozesuaren barruan dago (2021-2027)

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren 2021-2027 Plan Hidrologikoak bigarren zikloan egindako eta urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren bidez onartutako plan hidrologikoa berrikustea dakar.

Demarkazioan dauden bi eskumen-eremutako plan hidrologikoen integrazio harmonikoan oinarritzen da. Alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremua, Uraren Euskal Agentziak planifikatzen dituen barne-arroak, eta, bestetik, Estatuaren eskumen-eremua, erkidego arteko arroak, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak planifikatzen dituenak.

Gai Nagusien Eskemak kontuan hartu beharreko jarraibideak ezartzen ditu, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoa (2021-2027) egiterako orduan: uren kudeaketaren arloan dauden arazo nagusiak identifikatzen ditu, bai eta arazo horiek konpontzeko eta aurreikusitako ingurumen-helburuak lortzeko jarduketa-estrategiak eta alternatibak ere.

GNEa burututakoan, Konfederazioak eta URAk elkarrekin egingo dute Plan Hidrologikoa bera, onartuko den Gai Nagusien Eskemako ondorioetan oinarrituta.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)