Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotreneko tren berriak proba bidaia egin du Donostia eta Hendaiaren artean

2011.eko maiatzak 14

Unitate hori joan den otsailaren 16an eman zion CAF-ek EuskoTreni, trenbideko material mugikorra eraikitzen duen enpresak Beasainen (Gipuzkoa) duen lantegian

Euskotreneko tren berriak proba bidaia egin zuen atzo Donostiatik Hendaiara Donostialdean eraikiko den Metroaren sorburu izango den Lasarte Oria - Hendaia linean hasiko dituzten, tren berrien proba fasearen barruan.

Aurretik, Unitateak zenbait proba igaro izan ditu, lantegian bertan zein EuskoTrenek Durangon duen Trenbideko Material Mugikorraren Mantentze lanetarako Tailer Nagusian, bertan egon baita martxoaren hasieratik.

Martxoaren 21eko gauean eman zitzaion hasiera Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoaren 900 Serie berriaren lehen tren Unitatearen trenbideko proba faseari.

Unitate horrek eta CAF-ek jada entregatu dituen beste biak jasotzen ari diren probak honako hauek dira:

  • Balaztak eta trakzioa.

  • Segurtasun sistemak.

  • Komunikazioak.

  • Enbarkaturiko gainerako ekipoak.

Probak gainditu eta onetsi ondoren, EuskoTrenek merkataritza simulazioaren faseari ekingo dio, zurian (bidaiaririk gabe). Horrek, Treneko agenteen aldetik gidaritza erreala egiteko aukera emango du, material mugikor berriari buruzko prestakuntza garaiaren barruan.

Probek iraupen aldakorra izango dute, hau da, iraupena gero eta laburragoa izango da, Serie berriko Unitateak entregatu ahala, emandako lehen Unitateekin egindako proben emaitzen arabera lantegian egin ahal izango diren doikuntzei esker.

Horrela, aurreikuspenen arabera, lehen Unitatearen probek 3 hilabeteko iraupena izango dute. Bigarren unitateak 2 hilabete beharko ditu, eta hirugarrenak hilabete bakarra. Gainerako Unitateen probetarako aurreikusten den iraupena 2 eta 3 aste artekoa izango da.

Proben plana gainditu ondoren, eta merkataritza simulazioa amaitu eta gero, Unitate berrietako 3 berehala sartuko dira merkataritza zerbitzuan, 2011ko ekainean, hain zuzen ere.

Unitate berrien lehen lotea Lasarte Oria - Hendaia lineako zerbitzura bideratuko da, hori baita EuskoTrenek ustiatzen dituen zatien artean eskari gehien duena, eta Eusko Jaurlaritzak bultzaturik Donostialdean eraikiko den Metroaren oinarria izango dena.

Berrikuntza teknologikoaren abangoardian

CAF 30 Tren Unitate ari da eraikitzen EuskoTrenentzat, Euskadiko garraio operadorearentzat. Unitate horien guztiengatik 201 milioi euro ordainduko dira.

900 Serie berriak tren sektoreko berrikuntza aurreratuenak ditu, teknologiari, fidagarritasunari, jasangarritasunari eta ergonomiari dagokienez, eta joera modernoenetan oinarritutako kanpo eta barne diseinua du.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak bere trenbideko material mugikorra berriztatu nahi du, Euskadiko Autonomia Erkidegoko sarearen barruan eskaintzen diren trenbideko garraio zerbitzuen kalitate eta segurtasun mailak hobetu ahal izateko.

Unitate berriek elementu teknologiko modernoak ezartzeko aukera eman dute, eta horiek sistemaren segurtasuna, fidagarritasuna eta kudeaketa eta bezeroei zerbitzuari buruz ematen zaien informazioa hobetzeko aukera emango dute.

Modelo berrietan integratutako segurtasun sistemetako bat anticlimber izenekoa da, deformazioak xurgatzen dituen sistema. Sistema horri esker, istripua gertatuz gero, ibilgailu batzuk ez dira besteen gainean geratuko. Estrukturaren diseinua ere energiaren xurgapena handiagotzeko pentsatuta dago.

900 Serieko Unitate berriek arrapala integratu erdi-automatikoak dituzte sarrerako ateetan eta, horrez gain, azken berrikuntzak jasotzen dituzte, pertsona itsuei edo ikusteko arazoak dituztenei laguntzeko. Horrez gain, entzuteko zailtasunak dituzten pertsonek argidun seinale distiratsuak izango dituzte.

Unitate bakoitzak 4 kotxe ditu, eta 212 bidaiari eraman ahal izango ditu, eserita, 100 kilometro orduko gehieneko abiaduran. Kotxe bakoitzaren barrualdea oztoporik gabe diseinatu da, bidaiarien mugikortasuna errazteko.

Horrez gain, gidariaren tokia, gidatzeko orduan baldintza hoberenak bermatzeko diseinatu da, baldintza antropometrikoei eta ikusmenekoei dagokienez eta gidariari ahalik eta erosotasun handiena eman ahal izateko.

Ingurumenaren aurreko errespetua eta jasangarritasuna ere oso garrantzitsuak izan dira EuskoTreneko Unitate berriak egiteko orduan. Horrela, goitik behera bete dira ingurumenarekin erlazionaturiko araudi guztiak, eta material guztien eta bakoitzaren bizitza zikloak errespetatu dira.

Kotxeek Ethernet Gigabit Sarea dute Zuntz Optikoan, lurreko aplikazioak dituzten konektibitate sistemak (Wifi, GPRS, Tetra), erregistragailu zinematikoa, ekipoen eta lurrerako alarmen auto-diagnostikoa, etab.

Unitate berriak dira EuskoTrenen garapen teknologikoaren eta berritzailearen protagonistak. 2009ko abuztuan, EuskoTrenek, teknologiaren eta berrikuntzaren alorretan enpresaren zerbitzuetan aurrerapauso garrantzitsuak emateko zenbait proiekturi ekin zien.

Proiektu horiek, EuskoTrenek ezarritako helburu estrategiko nagusietako batzuei irtenbidea emateko xedez sortu ziren: bezeroei eskaintzen zaien zerbitzua, arreta eta informazioa hobetzea, enpresa modernizatzea eta lanean profesionalizazio maila altuagoa lortzea.

900 Serie berrian, Balio Erantsiko Sareko ekipamenduak eta trenaren Konektibitatearekin erlazionaturiko ekipoak honako hauek dira:

  • Ethernet sarea.

  • MVB eta Ethernet sareen arteko pasarela (Gateway).

  • Komunikazio Modulu Enbarkatua (MCE).

  • Posizioa Eskuratzeko Modulua (MAP).

  • Operadoreari Laguntzeko Sistema, 2.0 bertsioa, (S20).

  • RFID txartel irakurgailua.

Horrekin guztiarekin erlazionaturik, EuskoTrenek asoziaturiko aplikazioen software garapenak bultzatu ditu, trenaren informazio zinematikoaren deskarga eta biltegiratze sistemaren definizio funtzionalak, gidaritza eraginkorrerako modulua, tailerreko alarmen kudeatzailea eta CCTV ikusmen eta deskarga sistema finkatuz.

Unitate berriak ere Eskariaren Analisi Sisteman integraturik geratzen dira. Sistema horrek, 900 Serie berrian enbarkaturiko ekipo pertsona-zenbatzaileen informazioa izango du.

Tren berriek, Operazio Zentralizatu proiektua errealitate bilakatzeko beharrezkoak diren informatika eta komunikazio ekipamendu eta aplikazio guztiak dituzte. Ezarritako sistemak honako hauek dira: Trenbideko Operazioaren Kudeaketari buruzkoa (SIGOF), Zerbitzuaren Informazioari buruzkoa (SIIS) eta Gertakizunen Kudeaketa Bateratuari eta Erabakiak hartzeko Laguntzaileari buruzkoa (GUIAT).

Aplikazioek era automatikoan sortuko duten zerbitzuari buruzko informazioan oinarrituz, bezeroen mugikorretan erabili daitezkeen aplikazio xumeak sortu ahal izango dira.

Aurreikuspenen arabera, aplikazio horiek Bluetooth edo web (mugikorra) bitartez deskargatu ahal izango dira. Horrekin jasoko litzatekeen informazioa ohikoa izango litzateke: lineak, geltokiak, ordutegiak, tarifak, etab. Halaber, une eta gertakari jakin batzuei buruzko deskarga puntualak ere deskargatu ahal izango dira: jaiak eta bestelakoak direla eta ezarritako zerbitzu berezien ordutegiak, etab.

Epe ertainean, SIGOF, GUIAT eta SIIS operazio normalizatuan egonik, aplikazioei, denbora errealean informazioa emateko modulu berriak gehitu ahal izango zaizkie: unitate mugikorren posizioak, gertakariak, etab.

Horrez gain, CAF-ek fabrikaturiko EuskoTrenen Material Mugikorrak osaturiko parke berriak eskaintzen dituen aukera teknologikoei esker, Konpainiak, aurreikuspen handiagoa izango duten prozesu proaktiboagoez osatutako mantentze sistemarantz eboluzionatuko du, eta indarrean egongo diren aplikazioen eta sistemen artean, gurpilaren talkaren hautematea, ardatz beroen hautematea eta Material Mugikorraren plangintza adimentsua egongo dira. Unitate berriek, erregistragailu juridikoaren, edo kaxa beltzaren, osagarri izango den erregistragailu zinematikoa dute.

Ekipamendu horrek operazioaren datuak eta parametroak erregistratuko ditu, besteak beste, eguna, ordua, zerbitzua, gidaria, kontsumoak, eskariaren gorabeherak, etab. Hori guztia, trenaren funtzioak lantzen dituzten eta emaitzak erregistragailu zinematikoan grabatzen dituzten zuntz optikoko ekipo lotuei esker da posible. Ekipoak eraztun gisa daude loturik elkarren artean, eta grabaturiko datuak trenera edo lurrera transmititzen dituzte, komunikazio kanal baten bitartez.

Material mugikor berriari esker hainbat sistema egongo dira integraturik, ateetako sentsoreetan pertsonak zenbatzeko sistema, materialaren mantentze lanetarako plana hobetzeko aukera ematen duen trenaren alarmen kudeaketa sistema eta trenaren posizionamendu sistema, hain zuzen ere.

Tren berriek, operazio zentralizaturako funtsezkoak diren hiru ekintza egingo dituzte:

  • Datuen biltegiratzea.

  • Datuak denbora errealean bidaltzea.

  • Edukien karga eta deskarga WIFI bitartez, amaierako geltokietara, kotxetegietara eta tailerretara heltzen direnean. Horri esker, Ustiapen Planak hobekuntza garrantzitsua izango du, eta eduki guztiak deskargatu ahal izango dira (telebista zirkuitu itxiaren edukiak, adibidez).

Etorkizunean, EuskoTrenek zenbait azterketa egin ahal izango ditu, energiaren kontsumoari buruzkoak, agenteek geltokien artean egiten dituzten kontsumoari buruzkoak, etab. Horrek, gidaritza egonkorragoa lortzeko aukera emango du.

Aldi berean eguneroko eskariaren mapa (pertsonak zenbatzeko sistema) eskuratzeko aukera izateak, aukera emango dio EuskoTreni zirkulazio bakoitzaren okupazio maila ezagutzeko eta, ondorioz, bere ustiapenaren eskaintza eta kudeaketa, eskariaren bilakaeraren arabera antolatzeko.

EuskoTrenen aurreikuspenen arabera, proiektu horren guztiaren lehen fruituak 2011ko ekitaldi honen amaieran ikusi ahal izango dira. Eta ia erabateko errealitate izango dira 2015. urtearen bukaeran. 2012an zehar, sistema aurreratu horiek martxan egongo dira jada Lasarte Oria - Hendaia linean, bertara bideratuko baitira CAF-ek emandako lehenbiziko Unitateak.

 

2 iruzkin
  • @iletamendia
    2011.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskotreneko tren berriak proba bidaia egin du Donostia eta Hendaiaren artean. http://bit.ly/lUd9xR

  • @iletamendia
    2011.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Los nuevos trenes de Euskotren hacen su primer viaje de prueba entre San Sebastián y Hendaia. http://bit.ly/mKehMr

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan