Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Carlos Aguirre ekonomia eta ogasuneko sailburuak Oinarri berme-baltzuaren bazkideen batzar orokorra itxi du

2011.eko maiatzak 13

 -Enpresek finantzaketa eskuratzeko aukerak handitzeko Eusko Jaurlaritzak egindako ahalegin handia azpimarratu du Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak. Inplikazio handiagoa eskatu du gainerako eragileek (finantza-erakundeek, elkarrekiko berme-baltzuek eta kreditu-erakundeek) kreditua eskuratu ahal izatea errazteko. 

- Eusko Jaurlaritzak autonomo eta enpresen finantzaketari laguntzeko programa bat du, eta bertan laguntza ematen da aktibo finkoak finantzatzeko kredituak eskuratzeko eta kapital zirkulatzaile berria eskuratzeko, bai eta aurretiaz hartutakoaren epeak luzatzeko edo berriro finantzatzeko ere.  

- Eusko Jaurlaritzak, 2010eko abenduaren 31n, 102 milioiko arrisku bizia hartu zuen OINARRIk emandako abaletan. 

2011-05-13.- Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak amaiera eman dio OINARRIren Bazkideen Batzar Orokorrari. Batzarra Gasteizko Europa jauregian izan da, gaur goizean. 

Aguirrek elkarrekiko berme-baltzuen eta Jaurlaritzaren arteko azken urte hauetako lankidetza garrantzitsua gogorarazi du bere hitzaldian. Hala, bada, 2001. eta 2010. urteen artean, euskal administrazioak zenbait hitzarmen sinatu ditu Euskadiko EBBekin, euskal enpresentzako finantza-abalen eragiketak birfinkatzeko eta aktibo finkoetako inbertsioak errazteko.

Hitzarmen horien helburu nagusia Oinarri EBBk emandako abalei CERSAk egindako birfinkatzea osatzea izan da. Horrela, Eusko Jaurlaritzaren berrabal osagarriarekin batera, guztizko arriskuaren % 75 lortu da. Birfinkatzeko politika horrek, lotuta duen EBBrako arriskua murriztearen bitartez, nabarmen handitu du sozietate horien bermeak emateko gaitasuna, eta horrela eragin biderkatzailea sortu da euren lanean. 

Datuetan islatutakoaren arabera, OINARRIk 2001. eta 2010. urteen artean egin dituen finantza-abaleko eragiketen bitartez, 210 milioiko balioa duten inbertsioak finantzatu dira. Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko birfinkatzea hartu du bere gain. 

Bestalde, Jaurlaritzak azken bi ekitaldi hauetan enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat zirkulatzailea finantzatzeko sustatu duen programan parte hartu du OINARRIk. Programa horren barruan 544 eragiketa gauzatu dira, 153 milioi euro guztira. Eusko Jaurlaritzak birfinkatu duen arriskua 94 milioi eurokoa izan da. 

OINARRIren finantza-abalengatiko arrisku bizia, inbertsioari zein zirkulatzaileari dagokienez, 259 milioikoa izan zen 2010eko abenduaren 31n. Eusko Jaurlaritzak guztizko horretako 102 milioi hartzen ditu bere gain. 

Sailburuak adierazi du euskal administrazioak etorkizunean ere lankidetza horrekin jarraitu nahi duela elkarrekiko berme-baltzuekin. Aguirrek esan zuenez, erakunde publikoek koordinatu egin behar dute, eta dituzten jarrerak koordinatu, baita gainerako eragileek betetzen ez dituzten eremuak osatu ere. 

Enpresek finantzaketa eskuratu ahal izan dezaten, ezinbestekoa da, Ekonomiako sailburuaren hitzetan, kreditu-erakunde pribatuek, kutxek eta bankuek kredituak emateko aukera erraz dezatela, eta elkarrekiko berme-baltzuek eragiketak susta ditzatela abalak ematearen bitartez. Elkarrekiko berme-baltzuek konpromisoa hartu behar dute likidezia euren bazkideengana heltzeko, hau da, enpresa txiki eta ertainetara eta autonomoengana heltzeko.  Bestalde, Kreditu Ofizialeko Institutuak, ekoizpen-sistemako gehien behar duten eragileengana hurbildu behar ditu kreditu-lerroak, hau da, enpresa txiki eta ertainengana eta autonomoengana. 

Enpresek esan eta Jaurlaritzak egiaztatzen duenaren arabera, kredituak oraindik ez du krisiaren aurretik zuen jarioa. Eusko Jaurlaritzak autonomo eta enpresen finantzaketari laguntzeko programa bat izango du, eta bertan laguntza emango da aktibo finkoak finantzatzeko kredituak eskuratzeko eta kapital zirkulatzaile berria eskuratzeko, bai eta aurretiaz hartutakoaren epeak luzatzeko edo berriro finantzatzeko ere. 

Laburbilduz, Jaurlaritzak eta EBBek elkarrekin lan egiten jarraituko dute hainbat lerro eta jardueratan, gure ekoizpen-sistemaren likidezia bermatzearren, arreta berezia emanez enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei. Laguntza hori, nolanahi ere, bideragarriak eta etorkizunera begirakoak diren enpresa-proiektuetan emango da.

Iruzkin bat
  • @sogapyme
    2011.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco y las SGR seguirán colaborando para garantizar la liquidez del sistema http://bit.ly/mKdGFa, vía @Irekia Gobierno Abierto

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)