Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunera Lanbidek bideratu dituen 700.000 euroko laguntzen programari (Gobernu Bilera 2020-03-03)

2020-03-03
  • Kontratatutako pertsona emakumea bada, dirulaguntzaren zenbatekoa % 10 areagotuko da

Gobernu Kontseiluak gaur oniritzia eman dio desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunera Lanbidek bideratu dituen 700.000 euroko laguntzen programari. Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren arabera, “desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzen da, haien laneratzea erraztuko duten laguntzak ezarrita; horien artean daude kontratatzeko dirulaguntzak ematea, lanpostuak egokitzea eta ekoizpen-zentroetan haien sarbidea, mugikortasuna, komunikazioa edo ulermena zailtzen duten era guztietako oztopoak kentzea”.

2020ko ekitaldirako deialdiaren zenbatekoa 700.000 €-koa da, eta bi dirulaguntza-lerro aurreikusi dira: desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntean kontratatzeko laguntzak, enpresei kontzeptu hori dela-eta eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa 4.000 euro izanik, baldin eta kontratua lanaldi osorako hitzartzen bada, eta itundutako lanaldiarekiko proportzionala izango da lanaldi partzialerako hitzartzen bada; eta kontratatutako pertsona emakumea balitz, zenbatekoa dirulaguntzaren zenbatekoa % 10 areagotuko da.

Bigarren ildoa lanpostuak egokitzeko eta oztopoak kentzeko laguntzei buruzkoa da. Kontzeptu horren ondoriozko dirulaguntzaren zenbatekoa 1.000 euro izango da gehienez langile bakoitzeko. Laguntzak emateko prozedura hurrenez hurreneko konkurrentziakoa da, eta baldintzak betetzen dituzten eskabideei ematen zaizkie dirulaguntzak, aurkezteko hurrenkeraren arabera, funtsak agortu arte.  Desgaitasuna duten pertsonei enpresa arruntetan kontratu mugagabea egiteko emandako laguntzak Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen ditu.

2019ko ekitaldirako laguntzen deialdian 78 kontratu diruz lagundu ziren, eta 265.140 €-ko aurrekontua gauzatu zen. 2020ko ekitaldiarekiko, aurreko urteetako joerari eutsi zaio aurkeztutako eskaeren kopuruari dagokionez, eta horrek justifikatzen du 2020ko deialdirako kredituari eustea. Deialdi horretan aurreikusi da lan-merkatu arruntean desgaitasuna duten pertsonen 200 kontratu mugagabe baino gehiago egitea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko