Berriak Osasuna

Koronabirusaren kasu positiboen kopurua bederatzi pertsonatan mantentzen da Euskal Autonomia Erkidegoan

2020.eko martxoak 02

Pertsona guztiak egoera onean daude eta etxeko jarraipena egiten ari zaie; bien bitartean, kontaktuak aztertzen jarraitzen dute

Euskal Autonomia Erkidegoan kontabilizatutako kasuen kopurua bederatzitan mantentzen da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak gaur baieztatu dutenez. Pertsona guztiak egoera onean daude eta etxeko jarraipena egiten ari zaie.

Bien bitartean, Osakidetzako erreferentziazko hiru ospitaleek (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Txagorritxuko Unibertsitate Ospitalea eta Donostiako Unibertsitate Ospitalea) jardun-protokoloak aplikatzen jarraitzen dute eta ohiko osasun-asistentziari eusten diote.

Era berean, Osasun Publikoko epidemiologiako taldeek eta Osakidetzak jarraipena egiten ari zaie baieztatutako kasuen kontaktuei, baita arrisku-irizpideak betetzen dituzten balizko kasu susmagarriei erantzuten ere.

Osasun Sailak jakinarazi du, orobat, gaur goizean bertan Mahai Teknikoak bilera bat egin duela Osasun Ministerioarekin. Bilera horretan, jadanik ezartzen ari ziren prebentzio-neurriak areagotzea adostu da; bereziki, osasun-arloko langileen zaintza indartuta. Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza- eta informazio-ekintzak abiarazten ari dira dagoeneko. Ildo horretatik, gaur bertan beste zirkular bat bidali zaie erakunde guztiei. Zirkular horretan, prebentzio-arau osagarri batzuk jakinarazten dira, eta arreta handiz jokatu behar dela adierazten da.

Bestalde, gaur, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Nekane Murgak Euskadiko Kontseilu Soziosanitarioa egin dela baliatu du gai honen inguruan azken orduko informazioa emateko hura osatzen duten erakundeei. Bere hitzaldian, foru- eta udal-erakundeekiko koordinazioa indartzera bideratutako zenbait jardun jakinarazi ditu.

HERRITARRENTZAKO INFORMAZIOA

Osasun Sailak azpimarratu du beharrezkoa dela orain arte emandako gomendioak hedatzea. Hots:

 (1) Arrisku-eremura joan den eta sintomak dituen orok etxean egon behar du, eta 900 20 30 50 zenbakira deitu.

 (2) Higiene-neurriak, hala nola eskuak garbitzea, eztul egitean estaltzea edo erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea.

Informazio gehiago Sailaren web-orrian: http://www.euskadi.eus/koronabirus-berriaren-aurrean-euskadin-jarduteko-informazioa-eta-gomendio-orokorrak/web01-a2gaixo/eu/

Era berean, gomendatzen da sukarra edo arnas infekzio akutuko sintomak dituzten pertsonak ez joatea esparru itxietan antolatutako ekitaldi kolektiboetara edota instituzioetara (hala nola zentro soziosanitarioak).

Koronabirusarekin lotutako egoeraren bilakaeraren berri ematen jarraituko du Osasun Sailak, orain arte bezalaxe. Informazio-bitartekoei dagokienez, Osasun Sailak eta Osakidetzak aurreikusita daukate eguerdi inguruan egunero jakinarazpen bat jendaurrean zabaltzea, egoera epidemiologikoaren eta kudeaketa sanitarioaren inguruko azken berriekin. Arratsaldean, behar izanez gero, bigarren jakinarazpen bat egingo litzateke.

18 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @474ntx4
    2020.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 Los casos positivos de #coronavirus en Euskadi se mantienen en nueve personas ➕ https://t.co/WDvSI1j2Rr

    ℹ️ Todas la…

  • @enferpeleona

  • @RTVEPaisVasco
    2020.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 Los casos positivos de #coronavirus en Euskadi se mantienen en nueve personas ➕ https://t.co/WDvSI1j2Rr

    ℹ️ Todas la…

  • @NelLucky

  • @euenfermeria
    2020.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🦠 Los casos positivos de #coronavirus en Euskadi se mantienen en nueve personas ➕ https://t.co/WDvSI1j2Rr

    ℹ️ Todas la…

  • @almufere

  • @Baskonista13

  • @rakelmateo91

  • @JIradier

  • @UlibarriAinhoa

  • @OSIArabaESI

  • @eraseunamel

  • @DYAGipuzkoa

  • @bilbokua

  • @mssmccartney

  • @Chench98

  • @sikokosmik

  • @Garbi_txu