Elkarlan Sariak
Berriak Hezkuntza
qrcode

Lanbide Heziketako munduko liderrak Donostian bilduko dira urrian, 'guztiontzako bikaintasuna' aldarrikatzeko

2020-02-27
  • Euskadin bi urtean behin ospatzen den World Federation of Colleges and Polytechnics (WFCP) biltzarra burutuko da 2020ko urrian, ‘Excellence for All’ lelopean.
  • Dagoeneko zabalik dago topaketarako izen-ematea. Bilera honetan laugarren iraultza industrialaren inguruko aurrerapausoak aztertuko dira, digitalizazioaren, 4.0 eremuen, garapen jasangarriaren, genero berdintasunaren, migrazioen eta inklusioaren gaiak jorratuko dira Lanbide Heziketaren ikuspuntutik.
  • Kongresuan bost kontinenteetako adituak parte hartuko dute eta mahai inguruak eta jardunbide egokienen kasuen azalpenak egongo dira, etorkizuneko erronkei erantzuna emateko.

Donostian ospatuko da urriaren 11tik 16ra Lanbide Heziketako munduko topaketa nagusia, World Federation of Colleges and Polytechnics (WFCP) World Congress 2020. Bigarren aldiz Europan eta lehenengo aldiz Euskadin kokatuko da eta topaketak hezkuntza-aukera onenak ikasle guztiengana iritsi daitezen Lanbide Heziketako bikaintasun-plataformei balioa ematea du helburu, ikasleen bokazioa, jatorria edo maila sozioekonomikoa eta kulturala kontuan izan barik.

Dagoeneko ireki da kongresurako izen-ematea eta mundu osoko Lanbide Heziketako 600 profesional baino gehiago erakarriko ditu Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Sydneyn (Australia) 2018an egin zen azken topaketaren lekukoa hartu du Donostiak. Tknikak (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako LHren inguruko ikerketa zentroa) eta Erresuma Batuko Association of Collegesek (AOC) WFCPrekin batera antolatutako topaketa hau Europan egiten den bigarren aldia da.

Urrian ospatuko den Lanbide Heziketaren aste honetan, hainbat herrialdetako profesionalak trebatuko dira jardunbide egokienetan eta mundu mailako Lanbide Heziketako sistemetako erreferente batean, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko ereduan. Europako Batzordeak bikaintasun-plataforma gisa hautatu du Euskadikoa, Europako Lanbide Heziketaren etorkizuneko eredua eraikitzeko eredu gisa hartuz. Euskal sistema Tknikaren inguruan antolatzen da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako ikerketa eta berrikuntza-aplikatuko zentroa.

Urriaren 11tik 16ra bitartean hainbat jarduera ospatuko dira, eta biltzarra urriaren 15ean eta 16an egingo da. Hitzaldiak hiru gai-multzo handiren inguruan garatuko dira , Nazio Batuetako Garapen Iraunkorrerako Helburuekin lotura estua dutenak: Lanbide Heziketa ekonomia globalean –laugarren iraultza industriala, digitalizazioa eta 4.0 eremuak barne-, inklusioa eta LHko bikaintasun-plataformak, guztiak ere genero-berdintasuna edo migrazioak bezalako eztabaida sakonekin uztartuta.

Kongresuaren leloak, 'Excellence for all' (Bikaintasuna guztiontzat), beharrezkoa den Lanbide Heziketa indartsu eta abangoardista bat inor atzean ez uzteko  eta etorkizuneko lan-merkatuari aurrea hartzen dakiena aldarrikatzen du.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @profesortbaker
    2020-02-28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 👥 Lehen aldiz Euskadin World Federation of Colleges and Polytechnics (WFCP) biltzarra burutuko da ➡︎ https://t.co/e37V3DNABa

  • Argazkia SN Robot
    @Pdmintegui
    2020-02-28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 👥 Lehen aldiz Euskadin World Federation of Colleges and Polytechnics (WFCP) biltzarra burutuko da ➡︎ https://t.co/e37V3DNABa

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)