Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Europako Enplegu Ministroen Kontseilua (EPSCO) egin aurreko lantaldeak Hazkunde Jasangarriaren 2020rako Urteko Estrategiari buruzko ondorioen zirriborroa eta Enpleguaren inguruko baterako Txostena adostu ditu

2020.eko otsailak 26
  • Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko autonomiak ordezkatzen ditu Bruselan seihileko honetan
  • Martxoaren 19an, Artolazabal sailburuak Kontseiluan parte hartuko du Batasuneko ministroekin batera
  • Europako Seihilekoa. Estatuei buruzko Europako txostenak Euskal Autonomia Erkidegoa positiboki aipatzen du arrazoi hauengatik: “eskola-uzte txikia, enplegua sortzea, DSBE, lehiakortasun-indizea, hirugarren mailako hezkuntza, pobrezia eta gizarte-bazterkeria jasateko arrisku txikiagoa, berrikuntza eta kontratazio publiko berdea”

 

Brusela, 2020 02 26

Enplegu Ministroen Kontseilua (EPSCO) egin aurreko lantaldea, Europar Batasuneko estatuek osatua eta EAEk parte hartzen duena autonomia-erkidegoen ordezkari gisa, ados agertu da gaur arratsaldean Bruselan, Hazkunde Jasangarriaren 2020rako Urteko Estrategiari eta Enpleguaren inguruko baterako Txostenari buruz martxoaren 19an onartuko diren ondorioen zirriborroarekin. Europako Seihilekoaren barruan, estatuei buruzko Europako txostenak Euskal Autonomia Erkidegoa positiboki aipatzen du arrazoi hauengatik: eskola-uzte txikia, enplegua sortzea, DSBE, lehiakortasun-indizea, hirugarren mailako hezkuntza, pobrezia eta gizarte-bazterkeria jasateko arrisku txikiagoa, berrikuntza eta kontratazio publiko berdea.

 

Herbehereen, Maltaren eta Hungariaren hiru zuzenketa erregistratu dira bileran. Herbehereek beste idazketa baterako proposamena egin dute. Izan ere, beren ustez, “Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) Europako Seihilekoan ezartzeak kalte egin diezaieke, eta idazketak ez du argi uzten proposamena”. Espainiak, Suediak, Austriak, Danimarkak eta Belgikak errefusatu egin dute edozein aldaketa. Izan ere, haien ustez, “testu hau batzordeen, ECFINen, EMPCOren eta PSCren eztabaida luze batetik dator; beraz, errespetuagatik, ezin da aldatu”. 

 

Maltak bigarren zuzenketa bat proposatu du, Kroaziako Presidentetzak errefusatu duena, bere ustez “oinarri juridikoari dagokionez koherentziarik ez duelako”. Hungariak testurako hirugarren zuzenketa proposatu du, “Europa 2020 osteko estrategia baten falta” argudiatuta eta Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko aipamen bat baztertuta. Azkenean, lantaldeko Kroaziako presidentetzak adierazi du “gutxieneko aldaketak” egingo dituela, eta malgutasun handiagoa eskatu du.

 

Halaber, astean behin edo bitan biltzen den lantalde horretan, Europako Batzordeak estatu bakoitzean egindako txostenetan sartu diren aldaketen nondik norakoak azaldu ditu, eta honako hau zehaztu du: “proposamen berrian, Kontseiluaren ondorioez eta Gizarte Eskubideen Europako Zutabean adierazitakoaz gain, GJHak ere hartzen dira kontuan, eta, horietan oinarrituta, baloratu egiten dira garapen-prozesua eta estatu bakoitzean helburuak betetzeari dagokionez egindako aurrerapena”.

 

Europako Seihilekoa

Bestalde, Europako Batzordeak gaur argitaratu ditu, Europako Seihilekoaren esparruan, estatu kide bakoitzaren erronka sozioekonomiko nagusiak aztertzen dituzten herrialdekako txostenak. Herrialde bakoitzeko txostenen edukiak Hazkundeari buruzko Urteko Azterlan Prospektiboa islatzen du, eta, estatu kide bakoitzerako, Gizarte Eskubideen Europako Zutabearen aplikazioa eta hari atxikitako gizarte-adierazleen taulan duen errendimendua ebaluatzen ditu, baita herrialdearen araberako gomendio espezifikoen aplikazioan izandako aurrerapenak ere. Estatuen desoreka makroekonomikoak ere aztertzen dituzte txostenek.

 

Lehen aldiz, txostenek estatu kideek Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzeko egindako aurrerapenak ebaluatzen dituzte, eta helburu horiek lortzen lagundu dezaketen politika makroekonomikoak eta enplegukoak nabarmendu ere. Klima- eta energia-trantsizioaren ondorioz herrialde bakoitzak dituen erronkak eta aukerak ere aztertzen dituzte. Ildo beretik, Bidezko Trantsiziorako Funtsari laguntzeko lehentasunak adierazten dituzte. Herrialde bakoitzeko txostenak lau dimentsiotan zentratzen dira.

 

Lehen dimentsioak ingurumenaren jasangarritasunari egiten dio erreferentzia, “izan ere, Europako Itun Berdearen helburua da Europa 2050ean luzeen jota neutraltasun klimatikoa lortzen duen lehen kontinentea izatea”. Erreformei eta inbertsio-premia nagusiei buruz herrialdeka egindako txostenetan jasotako analisia —besteak beste, energiaren, garraioaren eta eraikinen esparruetan— erreferentzia izan daiteke estatu kideek lehentasun horri dagokionez dituzten neurri estrategikoetarako.

 

Bigarren dimentsioa produktibitatearen gorakadari buruzkoa da, erronka izaten jarraitzen baitu, eta are gehiago aldaketa demografikoa ikusita. “Inbertsio urria, biztanleria aktiboaren zahartzea eta gaitasunen defizita edo desegokitasuna hazkunde-potentziala mugatzen ari dira”.

 

Hirugarren dimentsioa ekitateari dagokio: langabezia-mailek oraindik ere aldaketa nabarmena erakusten dute estatu kideen artean. Pobreziak eta gizarte-bazterkeriak, berriz, murrizten jarraitzen dute lan-merkatuaren baldintza onei esker.

 

Azkenik, laugarren dimentsioa egonkortasun makroekonomikoari dagokio: estatu kideak oso egoera desberdinetan daude zorraren eta jasangarritasunaren erronkei dagokienez. Batez beste, Europar Batasunean defizit publikoak handitzen hasi dira berriro eta, ondorioz, azken urteotako beheranzko joera alderantzikatzen ari da. Zor publikoaren egungo maila altuak kalteberatasun-iturri dira estatu kide batzuentzat.

 

Batzordeak enpleguaren arloko orientabideak eguneratzeko proposamen bat ere hartu du gaur. Orientabide horiek estatuen enplegu-politiketarako lehentasun komunak jasotzen dituzte, eta horiek lau dimentsioetara eta Batzordearen «Trantsizio bidezkoetarako Europa sozial indartsu bat» komunikaziora egokitzen dituzte. Halaber, 2020rako egiturazko erreformei laguntzeko programaren urteko lan-programa onartu du. Programa horretan, lehen aldiz, laguntza emango da 27 estatu kideetan, 240 erreforma-proiektu baino gehiagoren bidez.

 

Espainiari buruzko txostenari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoa positiboki aipatzen da hainbatetan: eskola-uzte txikia, enplegua sortzea, DSBE, lehiakortasun-indizea, hirugarren mailako hezkuntza, pobrezia eta gizarte-bazterkeria jasateko arrisku txikiagoa, berrikuntza eta kontratazio publiko berdea, irakasleei buruzko aipamen bereziarekin.

 

(Spain still has the highest rate of early leavers from education and training in the EU. The rate reached 17.9% in 2018, well above the EU average (10.6%). Only two regions (the Basque Country and Cantabria) recorded a rate below the EU average. Job instability is one of the main challenges faced by teachers in Spain. In 2018/2019, 28.7% of teachers worked on a temporary contract, with large regional differences (from 42% in La Rioja and the Basque Country to 14% in Galicia). Job creation continues to support a reduction in the share of people at risk of poverty or social exclusion. Large regional disparities prevail, with much lower rates in the northern regions (e.g. 12% in the Basque Country and Navarre) than in the south (e.g., 45% in Extremadura). The take-up of regional minimum income schemes remains limited. Simulations suggest that the schemes have a limited but varying impact on reducing the at-risk-of-poverty gap (by 1.5 pps in 2018 nationwide, with zero impact in half of the regions but a very significant effect in others, such as Navarre, the Basque Country and Asturias). The vast majority of Spanish regions rank below the EU average on the 2019 EU Regional Competitiveness Index. Madrid and the Basque Country are exceptions. Around 35% of people, aged 30-34 had completed tertiary education in Andalusia and Extremadura, against around half in Madrid, Asturias and the Basque Country. Over one third of people in Ceuta, Extremadura, Andalusia, the Canary Islands and Castilla-La Mancha are at risk of poverty and social exclusion, while the rate remains below 13% in the Basque Country and Navarre. All regions in Spain score below the EU average in the 2019 Regional Innovation Scoreboard. The innovation system is highly concentrated in three leading regions (the Basque Country, Catalonia and Madrid). Some regions have also implemented measures on green procurement criteria (Catalonia and the Basque Country).

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)