
Lehendakaria Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren aurrean hitzartutako jardunerako koordinazio mahaiaren buru izan da
- Osasuna, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak, Segurtasuna, Hezkuntza, Merkataritza eta Turismoa, Kanpo Ekintza eta Garapenerako Lankidetzak osatu dute mahaia
- Osasun Sailak gizartea informatzeko eta nola jardun behar duen jakiteko, kanpaina bat jarriko du abian, non, modu erraz eta bisualean, herritarrek munduko osasun-alerta honen benetako egoera zein den jakin dezaketen
Eusko Jaurlaritzako Sailarteko Mahaia bildu da gaur, koronabirusaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren jardunbideari modu koordinatuan aurre egiteko. Iñigo Urkullu Lehendakaria bera izan da bileraren buru, eta Osasun Sailaz gain, sail hauetako ordezkariek osatu dute hura: Bozeramailea, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura, Segurtasuna, Hezkuntza, eta Merkataritza eta Turismoa. Lehendakaritzaren aldetik, Kanpo Harremanak eta Garapenerako Lankidetza ere egon dira.
Topaketaren helburua izan da munduko osasun-alerta honek sortutako egoera aztertzea eta eskura dauden tresna guztiak bateratzea Euskadin balizko kasu bat agertzen denean.
Eusko Jaurlaritzak lasai egoteko eta erne egoteko deia berretsi du, osasun-zerbitzu profesionalak eskaintzen ari diren jarraibide eta gomendioen aurrean. Ildo horretan, Murga sailburuak iragarri du informazio-kanpaina bat jarriko dela abian gizartearentzat. Kanpaina horretan, erraz eta oso modu bisualean jakin ahal izango dute biztanleek nola jokatu, sintomak zein diren, kaltetutako herrialdeak, etab. (Ikusi materialak)
Halaber, Sailarteko Batzordeak aldian-aldian bilerak egitea erabaki du, egoeraren jarraipen estua egin ahal izateko, eta, beharrezkoa izanez gero, esku-hartzaileen kopurua handitzeko, behar izanez gero erantzun koordinatua eta eraginkorra eman ahal izateko.
Osasun Sailak gogorarazi du Euskal Autonomia Erkidegoak protokolo espezifiko bat duela eta berori komunitate zientifikoaren gomendioen arabera eguneratzen dela. Gainera, sartuta dauden profesionalen kolektiboak prestakuntza jasotzen jarraitzen duela jakinarazi du.
GOMENDIOAK
- Azken 14 egunetan arriskuguneren batera bidaiatu baduzu eta hainbat sintoma badituzu, hala nola eztula, sukarra, eztarriko mina edo arnasa hartzeko zailtasuna, geratu etxean eta deitu Osakidetzako Osasun Kontseiluaren telefonora: 900 20 30 50.
- Arnas transmisioko edozein gaixotasun prebenitzeko, jardunbide hoberena da ESKUAK GARBITZEA, eztul egitean eskuarekin ez estaltzea eta erabili eta botatzeko paperak erabiltzea (eta zaborretara botatzea).
- Ez dago mugarik bidaiatzeko, baina zentzuz jokatzea eskatzen dugu, eta transmisio-eremuetara behar-beharrezko joan-etorriak baino ez egitea gomendatzen dugu.
-
2020-05-12
¿Y QUE PINTA EN LA MESA Jonan Fernandez?
La convivencia social , ¿ esta en peligro?SECRETARIO GENERAL DE DERECHOS HUMANOS, CONVIVENCIA Y COOPERACIÓN
Es el órgano que asiste al Lehendakari en la definición y dirección de la estrategia y actuaciones encaminadas a consolidar definitivamente la paz y lograr la normalización social de la convivencia.