Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Argitaratu da EHAAn Giza Eskubideen René Cassin saria deitu eta arautzen duen Agindua

2011.eko maiatzak 12

Gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) giza eskubideen René Cassin saria deitzen eta arautzen duen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko apirilaren 14ko Agindua.

Deialdi honen bidez publikoki goraipatu eta saritu nahi dira ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltze­ko konpromisoaren lekukotza ematen duten pertso­nak eta taldeak.

Sariaren izena 1887ko urriaren 5ean Baionan jaio zen Rene Cassin jaunaren oroimenez ezarri da. I. Mundu Gerrako zorigaiztoko esperientziak eragin nabarmena izan zuen berarengan eta borrokan ibili­takoen eta gerrako biktimen defendatzaile porrokatu bihurtu zen. Giza Eskubideen Aldarrikapen Uniber­tsalaren inspiratzaile nagusia izan zen 1948an, eta 1950eko Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean funtsezko zeregina izan zuen. 1968an Bakearen No­bel saria eman zioten giza eskubideen alde atsedenik hartu gabe buru-belarri ibili zelako; sari hori Giza Eskubideen Estrasburgoko Nazioarteko Institutua sortzeko baliatu zuen.

Sariaren ezaugarriak.

Epaimahaiaren iritziz saria lortzeko nahiko me­rezimendu erakutsi duen pertsonari edo pertsonei emango zaie deialdi honetako saria. Saria ohorezko aipamenak, aintzatespen publikoak eta 16.550 euroko diru-zenbatekoak osatuko dute.

Onuradunak.

Agindu honen bidez iragarritako saria honakoek jaso dezakete: beraien jarduera eta ibilbidearekin gure gizartean giza eskubideen balioak sustatzen lagundu dutelako edo laguntzen dutelako nabarmentzen diren irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuek.

Hautagaiak aurkeztea.

1.- Edozein pertsona fisiko nahiz juridikok, pu­blikok nahiz pribatuk, aurkez ditzake saria lortzeko hautagaiak.

2.- Sarirako hautagai bakoitzaren izenarekin bate­ra, honako hauek bidali beharko dira:

a) Sarirako proposatutako hautagaiak giza eskubi­deei egindako ekarpena egiaztatzen duen dokumenta­zioa.

b) Hautagai izateko proposatua izan den pertsonak sariketa honetan parte hartzeko adostasuna ematen duela esanez egindako adierazpena.

c) Proposatutako hautagaiaren edo hautagaien al­deko abal edo atxikimenduak, hautagaiak aurkezten dituztenek halakorik aurkeztu nahi izanez gero.

3.- Hautagai-proposamenak, aurreko paragrafoan ezarritako agiriekin batera, Justizia eta Herri Admi­nistrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali behar dira (Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz), agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hila­beteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan.

4.- Epaimahaiak ofizioaz sartu ahal izango ditu aurreko edizioetan aurkeztu eta saritu ez ziren hauta­gaiak, balioetsi daitezen eta, egoki bada, saria lortzeko proposa daitezen.

Esleitzeko irizpideak.

Sariduna proposatzeko, epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

a) Proposatutako pertsonak edo pertsonek giza eskubideen alorreko jardueretan luzaroan parte hartu izana.

b) Giza eskubideen balioak garatzeko egindako la­naren berezko garrantzia.

c) Proposatutako pertsonak edo pertsonek eginda­ko jarduerak edo ibilbideak euskal gizartean eta na­zioartean daukan oihartzuna eta eragina.

Iruzkin bat
  • @IratxeJimenez
    2011.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    Publicada en el BOPV la Orden por la que se convoca y regula el Premio Rene Cassin de DDHH http://www.irekia.euskadi.net/es/news/6057

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko