Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Arrantzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien kalitatearen eta segurtasunaren aldeko apustu erabakigarria

2011.eko maiatzak 12

Abadiño, maiatzak 12.- José Luis Anda Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeak azpimarratu egin du nolako garrantzia duen “Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien kalitateari eta segurtasunari balioa emateak eta produktu horiek ekoizten dituztenen lanak eta profesionaltasunak”.

José Luis Andak, Amaya Luquin Kalitatea Fundazioaren zuzendariarekin batera, erakunde horren udaberriko kanpaina aurkeztu du: “Eusko Label produktuak, benetakoaz goza”. Kanpaina horretan sartzen dira: Eusko Labeldun letxuga, bai osorik eta bai IV. sortan; Euskal Autonomia Erkidegoko behikia; Eusko Labeldun tomatea; Gernikako piperra; eta EAEko baserriko oilaskoa.

Sailburuak azpimarratu duenez, jarraitu egin behar da “Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzako produktuak eta nekazaritzako elikagaiak bereizteko lanarekin, kalitatezko bereizgarri publikoak eta ofizialak erabiliz, gero eta globalizatuagoa den merkatuko lehiakortasunari segurtasunaren eta kalitatearen bermeaz aurre egiteko”.

“Euskal Autonomia Erkidegoan, jatorri deituren bitartez bereizi dira kalitatezko produktuak: Eusko Label bereizgarria eta Ekoizpen Ekologikoa. Arrakastatsua izan da babestu diren ekoizpenentzat, eta hori izango da jarraitu beharreko bide garrantzitsu bat” ziurtatu du Andak. Gainera, lehen sektoreak betetzen duen papera nabarmendu du: “jarduera orekatua mantentzen dute, landa-eremuan, gure herrien bizitzan eta naturaren zaintzan”.

Hori dela eta, adierazi du “gai izan behar dugula Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta arrantzaren atzean dagoen guztia ikusarazteko eta landa-eremuko eta itsasoko gure profesionalek gauzatzen duten jarduerak benetan duen garrantzia erakusteko, produktu seguruak, osasungarriak eta kalitatezkoak eskaintzen dizkigutelako”.

Kanpainaren inguruko informazio gehiago, hemen: www.benetakoazgoza.com

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • José Luis Anda Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea