Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru izan da Kirolaren Euskal Kontseiluaren osoko bilkuran; Legealdiko azkena izan da

2020-02-25

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru izan da Kirolaren Euskal Kontseiluaren osoko bilkuran, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan. Bileran kirol-arloarekin lotutako 30 lagun inguruk hartu dute parte, eta Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria ere bertan izan da. Gaurkoa izan da Legealdiko Kirolaren azken Euskal Kontseilua.

Osoko bilkuran honako puntu hauek jorratu dira:

  • Aurreko akta onartzea.
  • Mugiment Kirol Txartela proiektuaren azalpena.
  • ‘Zure taldekoak gara’ programari buruzko informazioa.
  • Euskadin kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko lege-proiektuaren egoera.
  • Dopinaren Aurkako Euskal Agentziaren programa.
  • Eskaerak eta galderak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)