Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Etxebizitzaren Legearen aurreproiektuak herritarren parte-hartze handia jaso du

2011.eko maiatzak 25

“Kopuru nahiz kalitate aldetik interesgarriak” diren 188 proposamen jaso dira

Etxebizitzaren Euskal Legearen parte-hartze prozesuan lortutako emaitzen artean, azpimarratzekoa da parte-hartzaileen %85 ados dagoela etxebizitza babestuak desjabetzearekin baldin eta ezarritako irizpideetakoren bat betetzen ez bada.

Euskal herritarrek parte-hartze handia izan dute Etxebizitzaren Euskal Legea lantzeko prozesuan. Ogasun, Herri Lan eta Garraio sailaren iritzian, parte-hartze maila handia izan da eta gailentzekoa da herritarrek erakutsi duten ezagutza-maila “ertaina-altua”.Iñaki Arriolaren sailak egin duen parte-hartze prozesuari esker, “kopuru nahiz kalitate aldetik interesgarriak” diren 188 proposamen jaso dira.

Etxebizitzaren Euskal Legearen parte-hartze prozesuaren emaitzak Mari Paz Larrumbide Etxebizitza sailburuordeak aurkeztu ditu Bilboko Euskalduna Jauregian egin den prentsaurreko batean.

Aurreproiektuarekin lotuta interes handiena piztu duten alderdien artean, azpimarratzekoa da etxebizitza publikoaren derrigorrezko desjabetzea. Parte-hartzaileen %85 hainbat kasutan etxebizitza publikoa desjabetzearen alde agertu da, adibidez, baimenik gabe eskualdatzen bada, etxebizitza zaindu eta mantentzeko betebeharra urratzen bada, inolako kausa justifikaturik gabe etxebizitza hutsik badago, etxebizitza ez bada erabiltzen ohiko etxebizitza gisa, behar baino gehiago okupatu bada edo diru-sarrera gehiegi jasotzen bada.

Etxebizitzak zaharberritzearen eta banatzearen kudeaketari dagokionez, hamar pertsonatik ia 9k esan dute jabeen %50 baino gehiago ados daudenean eraikina zaharberritzearen alde daudela.

Bestalde, inkestan esku hartu duten pertsonen gehien-gehiengoa (%84) Hiri-finken Alokairu-kontratuen Erregistroa eratzearen alde agertu da. 10etik ia 8 ados daude kontratuen alokairu-fidantzak Eusko Jaurlaritzan jartzearekin.

Parte-hartze prozesua euskal herritarrek Etxebizitzaren Euskal Legearen Aurreproiektuari buruz dituzten iritziak eta iradokizunak jasotzeko egin da. Inkestan esku hartu duten gehien-gehienei (%92) iruditu zaie parte-hartze prozesua oso interesgarria edo interesgarria dela.

 

2 iruzkin
  • @IratxeJimenez
    2011.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    El anteproyecto de Ley vasca de Vivienda recibe una amplia participación ciudadana http://bit.ly/lgFqGa

  • 2011.eko maiatzak 25

    El enunciado induce a error. El 85% de los participantes (al menos dice correctamente "participantes" no como algún periódico) no está a favor de la expropiación por el aumento ingresos sobrevenidos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)