Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Apirilean duela urtebete baino % 48 langile gutxiago sartu ziren enplegu erregulazioko espedienteetan

2011.eko maiatzak 12

 

  • Aurtengo apirilean 1.413 langile sartu ziren enplegu-erregulazioko espedienteetan, 2009ko urtarrilean krisia hasi zenetik izan den kopuru txikiena

 

Aurtengo apirilean 1.413 langile sartu ziren guztira enplegua erregulatzeko espedienteetan (EEE), iaz hilabete beran baino % 48,5 gutxiago.

Horrela, apirila amaitutakoan 16.288 langile zeuden enplegu-erregulazioan; 2009ko urtarrilean krisia hasi zenetik izan den kopuru txikiena.

Aurreko hilean, enplegua erregulatzeko 122 espediente baimendu zituen euskal administrazio publikoak, hau da, 2010eko apirilean baino % 18 gutxiago eta aurreko hilean baino 19 espediente gutxiago. Baimenduriko espedienteetatik, 100 etendurako espedienteak izan dira, 14 lanaldia murriztekoak eta 8 kontratuak azkentzekoak. Lan erreformaren ondorioz, lanaldia murrizteko espedienteen hazkundea izaten ari da oraindik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko