Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Eu

Jaurlaritzak beste 700.000 euro inbertituko ditu banda zabala Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetara eta biztanle gutxieneko eremuetara hedatzeko programan (Gobernu BIlera 2020-02-25)

2020.eko otsailak 25
  • Gaur onartutako laguntzei esker 2022. urtera arte beste 58 gune zuri desagerraraztea eta, hartara, biztanlegune horietako pertsona eta enpresen konektagarritasuna hobetzea lortuko da 

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2020., 2021. eta 2022. urteetarako belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntza-deialdi berria. Hala, Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraituko du “gune zuriak” desagerrarazteko apustuarekin. Operadore pribatuentzat inbertsioak egiteko erakargarriak ez direnez, telekomunikazio-azpiegiturarik ez duten biztanlegune sarritan bakartuei eta landatarrei esaten zaie gune zuri. Horrek areagotu egiten du biztanleria kontzentratzen duten herriekin duten konektagarritasun-arrakala, eta horregatik sustatzen du Eusko Jaurlaritzak banda zabala hedatzea eremu horietan.

Belaunaldi berriko sarbide-sareak —gutxienez 100 Mb/s, bi noranzkoetan— Euskal Autonomia Erkidegoko biztanlegune guztietara hedatzeko laguntza-programa zabalduak beste 700.000 euro izango ditu, honela banatuta:

  • 2020ko ekitaldia: 200.000 euro
  • 2021eko ekitaldia: 400.000 euro
  • 2022ko ekitaldia: 100.000 euro

Hala, Eusko Jaurlaritzaren asmoa da Internet konexioa, lasterra eta segurua, NGA banda zabalaren baldintzetan, beste 58 biztanlegunetan ezartzea:

  • 3 Araban
  • 45 Bizkaian
  • 10 Gipuzkoan

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko 1.700 eraikin publikoetan, parke, poligono eta eremu industrialetan eta biztanlegune guztietan banda zabala gaitzeko abian jarritako baterako jarduketa koordinatuei gehitzen zaizkie laguntza horiek.

OINARRI ARAUTZAILEAK

Laguntza-deialdi hori aurki argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Lehiaketa publikoa ebazten denean, banda zabala 24 hilabeteko epean hedatuko da, laguntza eman izana jakinarazten den egunetik aurrera. Eusko Jaurlaritzaren onuradun diren konpainiek nahitaez eskaini beharko diete handizkako sarbide efektiboa, ekitatezkoa eta ez-diskriminatzailea hala eskatzen duten gainerako operadoreei, gutxienez ere zazpi urteko epean.

Eskabideak soil-soilik egoitza elektronikoaren bitartez egin beharko dira: www.euskadi.eus.

ITELAZPI

Itelazpi SA, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio-sozietatea, izango da banda zabala Euskal Autonomia Erkidegoko beste 58 biztanlegunetara hedatzeko laguntza horiek kudeatzeaz arduratuko den erakunde laguntzailea. Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio-sozietateak honako ardura hauek izango ditu:

 

  • Aurkeztutako proiektuen dokumentazioa aztertzea eta, behar izanez gero, hura zuzen ulertu eta aztertzeko behar den dokumentazioa eskatzea.
  • Proiektuak ebaluatzea eta Ebaluazio Organoari igortzea.
  • Laguntzak proposatzea eta Ebaluazio Organoari igortzea.
  • Proiektuak egikaritzen direla egiaztatzeko ikuskatze-lanak egitea.
  • Eskatutako aldaketen irispideari buruzko txostenak egitea.
  • Hala badagokio, proiektua egikaritzearen inguruko gorabeheren ondoriozko ez-betetzeen espedientea hasteko proposamena egitea.

EUSKADIKO 2020ko AGENDA DIGITALA

Eusko Jaurlaritzaren asmo handiko proiektu estrategiko hau 2016an onartutako “Euskadiko 2020ko Agenda Digitalean” kokatzen da. Eusko Jaurlaritzak apustu garbia egin du edozein biztanlegunetan bizi diren pertsonen eta bertan kokatzen diren enpresen konektagarritasuna hobetzearen alde, biztanlegune horien biztanle kopurua eta dimentsioa dena dela ere. Azken helburua da zentro publikoen, enpresen eta etxeen konektagarritasuna hobetzea, horrela lortuko baita Euskal Autonomia Erkidegoa lurralde adimenduna, hots, Smart Country izatea.

Halaber, programa horri esker “Europako 2020ko Agenda Digitalean” ezarritako helburuak beteko ditu Euskal Autonomia Erkidegoak, hau da, belaunaldi berriko banda zabala (gutxienez 30 Mb/s) biztanle guztientzat unibertsalizatzea eta 2020. urterako biztanleen % 95ek 100 Mb/s-tik gorako abiadurako banda zabal ultralasterreko zerbitzuak kontratatuta izatea.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko ekainak 11

    Hola,

    Yo escribo desde Azpeitia y se puede deducir que, aunque la calidad de internet no es la misma, casi soy una privilegiada porque tengo conexión a internet vía satélite. No hay instalación de cobre hasta mi casa, lo que imposibilita tener ADSL o fibra. Cada cierto tiempo llamo a Movistar para preguntar si hay posibilidad de que pongan fibra hasta mi casa (muy cerca del núcleo urbano) pero me dicen que mi línea está unida a una central telefónica que no da opción a fibra o a cobre. ¿Cómo puedo saber si la zona donde vivo está en proceso de ser calificado como zona blanca?

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
    2020.eko maiatzak 13

    Estimado Mikel:

    El Gobierno Vasco ya está en contacto con el Ayuntamiento de Bermeo para dar una respuesta satisfactoria a esta situación.

    Las unidades de Almika/Núcleo y Almika/Diseminado, pertenecientes a Bermeo, efectivamente, padecen ese problema de conectividad. Para que el Gobierno Vasco pueda poner en marcha las ayudas para la instalación de estas redes de banda ancha, previamente, el Gobierno del Estado ha de calificar el núcleo de población como zona blanca, núcleos poblacionales muchas veces aislados y rurales, en los que no existen infraestructuras de telecomunicaciones por carecer de atractivo inversor para los operadores privados. Efectivamente, esto hace que aumente la brecha en conectividad con respecto a las localidades donde se concentra mayor población y, por ello, el Gobierno Vasco, incentiva el despliegue de la banda ancha en esas zonas.

    Ambas zonas del municipio de Bermeo ya figuran en el listado provisional de zonas blancas 2020 publicado por el Ministerio. Cuando esa calificación sea definitiva, el Gobierno Vasco podrá poner en marcha las ayudas que permitan abordar este despliegue.

    Muchas gracias por su consulta.

  • 2020.eko maiatzak 12

    Hola,
    Somos 28 casas del barrio Almike de Bermeo. No llega la fibra óptica a nuestro barrio y estamos a tan sólo 800 metros de Bermeo. Con la situación actual de confinamiento, al no tener conexión a internet, se hace imposible poder trabajar desde casa y al mismo tiempo que nuestros hijos sigan clases online con su colegio. Por favor, a ver si aceleráis la instalación de fibra óptica a nuestro barrio. Eskerrik asko, Mikel

Komunikabideek behera kargatzeko