Eu

Herri arduralaritzaren euskal erakundeak (IVAP) eta botere judizialaren kontseilu nagusiak (BJKN) lankidetzan jarraituko dute esparru judizialean lan egiten duten pertsonak prestatzen (Gobernu Bilera 2020-02-25)

2020.eko otsailak 25
  • Bi erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu dute gutxienez beste bi urterako 

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) arteko hitzarmena, esparru judizialeko prestakuntzarako.

Akordioak hainbat ekitaldiren antolaketa arautzen du: zikloak, ikastaroak, hitzaldiak eta mahai-inguruak, ikerketaren zein prestakuntzaren esparruan, karrera judiziala osatzen duten pertsonei eta, orobat, euskal administrazio publikoetako langileei zuzenduak. Antolatutako jardueretan lehentasuna emango zaio Europar Batasuneko zuzenbidea aplikatzeari.

Gaur onartu den testuaren arabera, alderdien, hots, BJKNren zein IVAPen bina ordezkarik osatuko duten Jarraipen Batzorde Mistoa sortuko da, hitzarmenaren jarraipena egiteaz, hura zaintzeaz eta kontrolatzeaz arduratuko dena. Organo hori gutxienez urtean behin bilduko da lankidetzaren emaitzak aztertzeko.

BJKNren eta IVAPen arteko hitzarmenak bi urterako egongo da indarrean eta 2017ko maiatzaren 25ean sinatu zutena berrituko du. Gaur onartu den testua bat dator indarreko legeriarekin eta erakunde biei aukera ematen die lankidetzan sendo jarraitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko