Eu

San José sailburuak Rafael Climent Valentziako Generalitateko sailburua hartu du

2020.eko otsailak 25

María Jesús San José Lan eta Justiziako Sailburuak gaur goizean harrera egin dio Rafael Climent Valentziako Generalitateko Ekonomia Jasangarriko, Produkzio Sektoreetako, Merkataritzako eta Laneko sailburuari.

Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan egindako bileraren ostean, San José sailburuak erakundeen arteko topaketak izan duen giro atsegina nabarmendu du, eta Rafael Climent sailburuarekin landutako gai nagusietako batzuk aipatu ditu: Euskadiko Kooperatiben Lege berria, gizarte-ekonomiaren arloko jardun-planak eta partaidetzapeko enpresaren eredua bultzatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak