Berriak Lehendakaritza
Eu

Aukeratu dute “36 orduz filmez bizirauten Donostian” delakoaren kartel irabazlea

2011.eko maiatzak 12

“Area eta zinema” aukeratu dute 100 proposamen baino gehiagoren artean

“36 orduz filmez bizirauten Donostian” hasteko hilabete baino gehixeago geratzen denean, ekimen hori iragartzeko deitutako kartel lehiaketaren irabazlea aukeratu da. Eusko Jaurlaritzak babesten du “36 orduz filmez bizirauten Donostian” ekimena eta izena emateko epea irekita dute Donostian ekainaren 23tik 25era bitartean laburmetraia bat filmatu nahi duten guztiek.

Festibal honen helburua herritarren parte-hartzea da, eta Euskadiren irudiari zabalpena ematea; batez ere, Donostiari, kulturaren 2016ko hiri europarra izateko hautagaitzaren une erabakigarri honetan. Proiektu honek bultzatutako lehenengo jardueretako bat kartel lehiaketa bat izan da. 160 lagunek hartu dute parte lehiaketan. Proposamenak Cinemavip ikus-entzunezkoen profesionalentzako sarera kargatu dira, Cinemavipek antolatzen baitu lehiaketa, eta atzo iragarri ziren zeintzuk izan diren irabazlea eta beste 4 finalistak web gunean bertan.

“Area eta zinema” kartel irabazleak espiritu partehartzailea eta Donostiako toki adierazgarri bat —hondartza, alegia— batzen ditu. Kartela egin duenaren arabera, 36 orduak “gogor lan egiteko” izango dira, zirraraz eta gogo biziz: “Nahiz eta indarrak ahitu eta hondartzen arrastaka ibili, olatuen artean edota alde zaharrean galduta, ez diogu filmatzeari utziko” 19 egun geratzen dira esperientzia paregabe honetan izena emateko. Laburmetrai baten errodajearen edozein zatitan parte hartu nahi duen orok aukera du izena eman eta talderen batean sartzeko. Taldeok 36 ordu izango dituzte eszenak filmatzeko eta editatzeko, filmegintza dinamiko eta partehartzailea landuaz bat.

“36 orduz filmez bizirauten Donostian” proiektuak aukera ezin hobea eskaintzen du izena eman duten zineasta edo zinefilo guztiek ekoizpen zinematografikoaren fase guztiak disfrutatzeko eta 4 egunez elkarrekin bizitzeko, ez bakarrik errodatzeko garaian, baita hirian han-hemen izango diren jarduera paralelo ugarietan ere.

Donostia zinemako plato bihurtuko zaigu! Egindako filmak ekainaren 25ean izango den galan erakutsiko ditugu: ehunka ikuslek izango dute aukera laburmetraiez disfrutatzeko, eta irabazleek sariak jasoko dituzte epaimahaikoen eskutik.

http://www.cinemavip.com/assignments/crea-el-cartel-para-36hsf-donostia-san-sebastian/winners

http://www.cinemavip.com/assignments/36-horas-de-supervivencia-filmica-donostia-san-sebastian/abstract

2 iruzkin
  • @cinemavip
    2011.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Aukeratu dute “36 orduz filmez bizirauten Donostian” delakoaren kartel irabazlea. http://bit.ly/jvoxqo

  • @cinemavip
    2011.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Elegido el cartel ganador de las 36HSF de Donostia-San Sebastián. http://bit.ly/kvIf10

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko