Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Getxoko Merkatarien Elkartearekin bildu da.

2011.eko maiatzak 12

Lehendakariak gaur goizean bilera bat izan du Getxoko Merkatarien Elkartearekin, elkarteak merkatariekin egindako lanaren eta inguru horretan merkataritzak duen egoeraren berri eman nahi izan baitio lehendakariari.

Lehendakaria Getxora hurbildu da gertutik jakiteko merkataritzaren egoeraren berri eta inguru horretan sektoreak duen errealitatea ikusteko. Maite Ibarbengoetxea Getxo Empresarial y Comercial-Getxo Enpresa eta Merkataritzako (GEYC-GEEM) presidenteak lehendakariari ongietorria egin dio udalerrira iritsi denean eta berarekin bilera bat izan du; elkarteko zuzendaritza batzordea ere bertan izan da.

Elkartearen ibilbidea eta helburuak laburbildu ondoren, elkarteko presidenteak azaldu du elkartea Euskadiko eta Espainiako iparraldeko enpresa elkarte garrantzitsuena dela, elkarteak biltzen dituen enpresen kopuruarengatik, 400 enpresatik gora, eta kudeaketaren profesionalizazioarengatik.

Ildo honetan, elkarteko ordezkariek lehendakariari Getxo Modako 26. edizioko eta Getxo internacional Cupeko I.go edizioko 2010eko memoria aurkeztu diote, horik baitira bi proiektu azpimarragarrienetakoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)