Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Gazte Txartelak musikaz girotzen ditu Gasteizko, Donostiako Eta Tolosako inauteriak

2020-02-21
  • Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan kokatuko da; Donostian, Sarriegi plazaren eta Bretxako merkatuaren artean; eta Tolosan, egunean zehar, herriko hainbat lekutatik mugituko da: Orio kalean; inauterietako zazpigarren karrozan; eta oinezkoentzako gunean.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 20a

Gazte Txartelari esker, Gasteizen eta Donostian asteburua musikaz beteko da eta, Tolosan, astelehena. Helburua gazteei euren Gazte Txartela aktiba dezaten gogoratzea da, txartelak eskaintzen dituen deskontuak eta abantailak aprobetxatzeko. Eta, jakina, DJen emanaldiekin gustura egon daitezen laguntzea. Bertan izango dira Davila, Txurru, Saioa edo Ohian Vega DJak, baita En tol Sarmiento taldea edo Xabier Solano kantaria ere.

 - Otsailak 22 - Gasteiz

18:00

MUNTAIA (ekipoaren arabera)

19 :00 – 20 :00

En Tol Sarmiento (ETS) SOINU FROGA

20 :30 – 21 :45

DJ DAVILA

21 :45-22 :00

ALDAKETA

22 :00- 22 :30

ETS KONTZERTU AKUSTIKOA

22 :30 – 23 :00

DESMUNTAIA

 

- Otsailak 23 - Donostia

17 :00 – 18 :00

UHINA MUNTAIA

18 :00 – 19 :00

XABI + ZIGOR FROGA

19 :00 – 20 :00

XABIER SOLANO + ZIGOR KONTZ AKUSTIKOA BRETXA

20 :00 – 20 :15

ALDAKETA

20 :15 – 21 :30

DJ SAIOA - DESFILEA BULEBARREAN

21:30 – 22:00

DESMUNTAIA

 

 - Otsailak 24 - Tolosa

10 :00 – 11 :00

UHINA MUNTAIA

11 :00 – 12 :00

DJ TXURRU FROGA

12 :00 – 14 :00

DJ TXURRU (7. KARROZA GARA)

14 :00 – 15 :00

BAZKARIA

15 :00 – 17 :00

OHIAN VEGA (OINEZKOENTZAT ITXITAKO KALEETATIK)

17 :00 – 18 :00

OIHAN VEGA + YOGURINA (TRIANGELU PLAZAN)

18:00 – 19:00

DESMUNTAIA

Gazte Txartelak iazko urtea berrikuntza ugari eskainiz amaitu zuen. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Sailak, lehen aldiz, 14 eta 30 urte bitarteko 300.000 gazteri doan eta eskatu beharrik gabe igorri die txartel hau. Gainera, aurten hasita, 14 urte betetzen dituzten gazteek, eskatu beharrik gabe, euren etxeetan jasoko dute Gazte Txartela berria.

Halaber, txartelen titularrek, Europako 38 herrialdetako gazte-txartelek eskaintzen dituzten abantailez baliatzeaz gain, besteak beste munduko edozein aterpetxetan ostatu hartu ahal izango dute, 80 herrialdetan ezarri den irabazi asmorik gabeko Gazte Aterpeen Elkarteen munduko sarearekin bat egin ondoren.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Gazteaukera
    2020-02-22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ #GazteTxartela'k musikaz girotzen ditu Gasteizko, Donostiako Eta Tolosako inauteriak ➡︎ https://t.co/PU6nUXCu3i https://t.co

  • Argazkia SN Robot
    @Gazteaukera
    2020-02-22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ #GazteTxartela pone música a los carnavales de Gasteiz, Donostia y Tolosa ➡︎ https://t.co/m1KUrgOJ9c https://t.co/gWKbyFkzIz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)