Berriak Lana eta Justizia

San Josék hasiera eman dio SEA Arabako Enpresak elkartearen lantegi praktikoen zikloari

2020.eko otsailak 21

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburua buru izan da SEA Arabako Enpresek elkarteak antolatutako lantegi praktikoen zikloaren irekieran, “Lan-harremanak 4.0 enpresan” izenburupean.

Gaur egin den lehen lantegian, Enpresa Parte-hartzailearen eredua ikuspegi zabal eta integral batetik aztertu da. Partaidetzazko kudeaketako politiken eta jardunbideen printzipioei buruz gogoeta egin da, eta enplegatuek enpresan gehiago inplikatzeko, lankidetzan aritzeko eta parte hartzeko oinarriak eta baldintzak aztertu dira.

San José sailburuak gogorarazi du Enpresa Parte-hartzailearen ereduak eskatzen duela pertsonak jardueraren eta kudeaketaren erdigunean jartzea, bai justizia sozialeko arrazoiengatik, bai eraginkortasuneko eta lehiakortasuneko arrazoiengatik, eta pertsona guztiak enpresa-proiektuaren bilakaeran, kudeatzeko moduen aldaketan, jasangarritasunean eta enpresaren jarraitutasunean integratzea.

Maria Jesus San Josék nabarmendu du egungo esparru arauemailea aldatu behar dela, orain lan-sozietateen esparruan kokatzen den Enpresa Partaidetuaren eredua argi eta garbi bereizteko. “Helburua da —gehitu du— langileek parte hartzen duten enpresako benetako sozietate mota bat sortzea, partaidetzarako eta erantzunkidetasunerako moduak barne hartuta: kapitalean, mozkinetan, emaitzetan, kudeaketan eta erabakiak hartzen. Partaidetza sustatzeko zerga-pizgarriekin, enpresaburuari erakargarriagoa gerta dakion bere akzioak edo partaidetzak langileei eskualdatzea hirugarren bati baino”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak