Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Internetek Gasteiz hartu du

2011.eko maiatzak 12

Europa Biltzar Jauregiko kiroldegian Interneten libreki ibiltzeko, jokoekin jolasteko eta dibulgaziorako gunea egongo da doan

Elena Pérez, Herri Administrazioko sailburuordeak, parte hartu du gaur goizean Internet. Urtero egiten den ekitaldi hau, oraingo honetan Gasteizen egiten da, Europa Biltzar Jauregian, hain zuzen. Gaurtik hasita eta datorren igandera arte, 'Konekta zaitez. Bizitza erraztuko dizu' lelopean. Eusko Jaurlaritza eta SPRI (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) daude horren antolatzaileen artean.

Maiatzaren 17an Internet eguna ospatzen da mundu osoan. Euskadin, eta seigarren urtez jarraian, Internet Egunak agerian utzi nahi du Sarea herritar guztientzako zerbitzu eta eduki ugari eskaintzen dituen komunikabidea dela. Informazioa partekatzeko, ezagutzak trukatzeko eta, kontsultatzeaz gain, sortzeko ere aukera ematen duen baliabide gisa jaio zen Internet.

Europa Biltzar Jauregiko Polikiroldegian Internet Egunaren seigarren edizioaren inaugurazio ofiziala egin da gaur. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuordea Elena Pérez, Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendari Xabier Sabalza, Vitoria-Gasteizko alkate Patxi Lazcoz eta Ekonomia Sustapeneko diputatu Arantza Zenarruzabeitia izan dira.

Europan “nabigazio libreko” gunea egokituko da, bi eremu bereizita: bata haur eta gazteentzat eta bestea helduentzat. Guztira 70 ordenagailu egongo dira erabilgarri. Horrez gain, zenbait erakundek eta organismok standak jarriko dituzte, zerbitzu eta eduki interesgarriak eskaintzeko. Hala, adibidez, Kzgunea-Metapostak, Internet&Euskadik, EuskaDigital, Vitoria-Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Euskaltelek jarriko dituzte euren standak.

Europa Jauregiko polikiroldegian, merkatuko jokorik eskatuenak ere izango dira, baita zeharo ikusgarriak diren ekimen berritzaileak ere. Hona hemen azpimarragarrienak: Musika elektronika egiteko ukimen-mahaia; gogoa irakurtzen duen jokoa, Wii Fit; aplikazio mota guztiekin elkar eragiteko kaskoak; gidatze eta hegaldi simulagailua; 8 bideo-jokoen kontsolak eta 4 ipad.

Halaber, Interneten inguruko ezagutza handitu edo hastapen-ikastaroa egin nahi dituztenentzat, teknologia berriei buruzko dibulgazio-saioak antolatu dira. Interneti lotutako hainbat alderdi landuko dira saio horietan. Adibidez, Euskadiko gobernu irekiaren eredua, Irekia eta Open Data proiektuei esker; datuen Babeserako Euskal Agentziaren hitzaldia eta Metaposta.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Sabalza, Elena Pérez