Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabal eta Maeztu Sailburuek sendiaren eta haurtzaroaren, errenta bermatuaren eta enplegu-politika aktiboen arloko esperientziak eta jardunbide egokiak aztertu dituzte

2020.eko otsailak 17

 

Iruñea Iruña/17 02 20

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko ordezkaritza bat Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Saileko arduradunekin bildu da gaur goizean, esperientziak eta jardunbide egokiak aztertzeko; izan ere, bi sailek dituzte eskumenak, hala nola familia eta haurtzaroaren arloko politikak, bereziki familia eta haurrak bateragarri egiteko, berdintasuna lortzeko eta haiei laguntzeko neurriak, errenta bermatua eta enplegu-politika aktiboak.

Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte politiketako sailburua, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusia izan dira. Nafarroako Gobernuaren aldetik, Maria Carmen Maeztu Gizarte Eskubideetako kontseilaria, Andres Carbonero Gizarte Eskubideen Saileko Gizarte Babes eta Lankidetzako zuzendaria, Miriam Martón Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea eta Txema Mauleon departamenduko kabinete burua izan dira.

Bilera amaitzean, Maeztu eta Artolazabal sailburuek bi taldeen bilerak aldizka egiten jarraitzeko deia egin dute, bai eta enpleguaren eta mendekotasunaren arretaren arloko lankidetza indartzeko ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Carmen Maeztu, Andrés Carbonero, Miriam Martón