Berriak Lana eta Justizia

San José: “Garlan-en eta Sagran-en arteko bat egiteak arabako nekazaritza kooperatibismoaren nagusitasuna indartzen du”

2020.eko otsailak 19

Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek, gaur, GARLAN kooperatiba bisitatu du, SAGRAL S. Coop. kooperatibarekin bat egin ondoren, abian jarri duten integrazio-prozesua ezagutzeko. Bat-egite horri esker, Arabako nekazaritza-sektorearen % 80 ordezkatzen duen masa soziala eratu da, guztira 850 bazkiderekin eta urtean 70 milioi euro gainditzen dituen negozio-zifrekin. Era horretan, Euskadiko laborantza estentsiboen sektorean (patatak, egoskariak, zereala eta oleaginosoak), eta kreditu eta aseguruen atalean lehena izatera heldu da.

Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso duen integrazio horri esker, GARLAN kooperatiba berri eta sendotuak bere posizionamendua hobetzea lortu du, aurretik iristen ez zen zonetan instalazioak ipini dituelako, adibidez, Arabako Errioxan eta Harana Bailaran. Hala, bere eragin-eremua Arabako eskualde guztietara zabaldu du.

Euskadiko Kooperatiben Lege berriak Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekonomiari, oro har, ematen dion indar berria azpimarratu ondoren, San Jose sailburua pozik agertu da GARLANek eta SAGRALek egindako enpresa-integrazioko esfortzuaren emaitzak ikusita, Euskadiko landa-ingurunea garatzeko eta sektorearen iraunkortasunerako funtsezko euskarri gisa. “Gure laguntza-ildoen funtsezko helburua da —esan du San Josek— Euskadiko Gizarte Ekonomia osatzen duten familien barruan enpresen arteko barne kooperazioan sakontzea, arrakasta lortzeko berme handienekin lehiatzeko ahalmena emango dien egitura-tamaina eta tamaina funtzionala lortzeko".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak