Berriak Herrizaingoa
Eu

Trafiko Zuzendaritzak bi ipuin editatu ditu bide-hezkuntza txikienei helarazteko

2011.eko maiatzak 11

Pediatria kontsultategien bidez banatuta, adingabeak zirkulazioaren arriskuen aurrean heztera zuzenduta daude

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak haurrentzako bi ipuin editatu ditu umeak bide-hezkuntzan hezteko, trafikoaren arriskuetaz kontzientziatzeko eta arriskuak inplikatu ahal dituzten eguneroko egoeren aurrean portaera seguruaren jarraibideak emateko. Orotara, liburuen ia 34.000 ale banatuko ditu Trafikok EAEko pediatria kontsultategien bidez. Liburuak lau eta sei urteko haurrei zuzenduta daude, hurrenez hurren.

Mikelatsen helburua: mugikortasun segurua / Mikelats y la Aventura de la Movilidad Segura da lau urteko umeei zuzendutako liburuaren izenburua; bestalde, Mikel eta Sara: lehenengo-lehenengoa, Mugikortasun Segurua / Mikel y Sara: ¡Cómo mola la Movilidad Segura! izenburupean argitaratu da sei urteko umeei zuzendutakoa. Mugikortasun seguruaren balioak adingabeen artean sustatzea da bi liburuen helburua; hori bai, euren maila pedagogikoan ezberdintzen dira, lau urteko umeentzat eta 6 urtekoentzat, hurrenez hurren. Hala ere, bi adinak aurreirakurketaren eboluzio-etapa batekin bat datozela kontuan hartuta, estrategia pedagogiko komun bat partekatzen dute liburuek: pertsona heldu batek, normalean aita edo ama, azaldu behar ditu. Gurasoak euren seme-alaben bide-hezkuntzan nahastea da horren asmoa, erlazio afektiboa eta familiaren irakurmen-ohitura bultzatzen den bitartean.

Trafiko Zuzendaritzako Bide-hezkuntzako arduradunen ekimenak Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren kolaborazioa du; azken honek aleak osasun-zentroetako profesionalei helarazteko ardura du. Lan bakoitzaren 16.800 ale argitaratu dira eta dagoeneko hasi da banaketa pediatria kontsultategietan, 4 eta 6 urteen artean egiten diren aldizkako azterketetan zehar.

EAEko Trafiko Zuzendaritzak martxan jarritako esperientzia aitzindaria da genero honetan eta Bide-hezkuntzan adituak diren espezialistak diseinatu dute erabat; adingabeen hezkuntzan eragiteko formaturik eta edukirik egokienak zehazteaz arduratu dira. Testuak Xabier Olasok egin ditu eta ilustrazioak Agurtzane Villatek.

2010-14ko Bide Segurtasunaren Estrategia Planaren aurreikuspenen barruan kokatzen da ekimena. Mugikortasun seguruaren esparruko hezkuntza, prestakuntza eta kontzientziazioa hartzen ditu Estrategia Planak bere jokabidearen ardatzen artean; gainera, adingabeentzako hezkuntza-materialen elaborazioa eta gurasoen kolaborazioa ikasketa-prozesuan (umeei dagokienez, prozesu hau imitazioarekin lotura dago) ere aztertzen ditu.

Hau ez da Trafiko Zuzendaritzak eta osasun-zentroek elkarlanean egindako lehen lana; urteak daramatzate "Hasieratik seguru / Seguridad desde el comienzo" bezalako prebentzio-programetan lan egiten. Aipatutako programa adingabeak ibilgailuetan segurtasunez bidaiatzeko homologatutako haurren erretentziorako dispositiboen erabilera egokiaz gurasoak informatzera eta sentsibilizatzera zuzenduta dago.

Iruzkin bat
  • @Coriano2323
    2011.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    La Dirección de Tráfico edita dos cuentos infantiles para hacer llegar la ... http://bit.ly/jqhCWh Doctrina #nolesvotes #15m

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko