Eu

Eusko Jaurlaritzak, bere kontseiluan, 1.300.000 euro onartu ditu 2020an genero-indarkeriaren emakume biktimei laguntzeko (Gobernu Bilera, 2020-02-18)

2020.eko otsailak 18
  • 2019an, genero-indarkeriaren biktima izan ziren ia berrehun emakumek jaso zuten ordainketa bakarreko laguntza hau; 2008an baino % 1.077 gehiagok

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek proposatuta, Gobernu Kontseiluak, gaur, genero-indarkeriaren emakume biktimentzako ‘Ordainketa bakarreko’ dirulaguntzaren barruan esleitutako zuzkidura onartu du. Laguntza hori emateko 1.300.000 euro bideratuko dira. Aurreko ekitaldiarekin alderatuz, 200.000 euro gehiago banatuko dira dirulaguntza honen bidez:   % 18,18 gehiago. Partida hori agortuz gero, handitzeko aukera egongo da.

2008urtean genero-indarkeriaren biktima izateagatik dirulaguntzak ematen hasi zirenetik, laguntza hori jaso duten emakumeen kopuru handiena 2019an eman da; guztira 194 emakumek jaso dute laguntza. 2019ko ekitaldian ere bideratu da diru gehien laguntza hori ematera, ia 1,1 milioi euro. Lurraldeen arabera diru hori honela banatu zen: Araban 219.816 euro eta 37 espediente; Gipuzkoan 217.816 euro eta 39 espediente; eta Bizkaian 662.004 euro eta 118 espediente.

2008 urtean, Eusko Jaurlaritzak 145.375,30 euroko aurrekontua bideratu zuen genero-indarkeriaren emakume biktimei zuzendutako ‘ordainketa bakarreko’ dirulaguntzara. Laguntza hori 18 emakumek jaso zuten. 2019an aurrekontua 1.099.080 eurokoa izan da eta 194 emakumek jaso dute laguntza.

Zenbatekoari dagokionez (145.375,50 €2008an eta 1.099.080 €2019an), igoera% 756 izan da. Onuradunei dagokienez, 2008ko 18tik 2019ko 194ra, igoera% 1.077koa izan da.

  1. urtean, lehen aldiz, ehun emakume baino gehiagok jaso zuten laguntza hori. Orduz geroztik, ez gara kopuru horretatik jaitsi.

Laguntza hori genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat bakarrik zuzendua dago; Lege Organikoan jasotakoaren arabera, gizon batek bere bikote den edo izan den emakumeari eragindako indarkeria bezala definitzen da.  Hau da, bertan ez dira sartzen beste edozein motatako indarkeria matxistaren biktimak, hau da: generoko familia barruko indarkeria, sexu-askatasunaren aurkako indarkeria, emakume-salerosketa edo lan-ingurunean gertatutako sexu-erasoak, besteak beste.

Laguntza horren azken helburua da diru-sarrerarik ez egoteak edo diru-sarrera txikiak egoteak eragindako kaltea aldi baterako arintzea, bikotearen edo bikote ohiaren aldetik indarkeria jasaten duen emakumeari bizitzeko gutxieneko baliabideak emateko eta, era horretan, erasotzailearengandik independizatu eta beste bizitza bat hasteko aukera izateko.

Diru kopuru nahiko handia eta aldi batekoa denez, laguntza horren helburua da emakumea bera bizitzen ari den tratu txarren egoera horretatik errazago ateratzen laguntzea.  Laguntza horri esker, ziur aski izango dituen zorrei (kasu gehienetan bere bikoteak eragindakoak) aurre egin ahal izango die, behar izanez gero etxebizitzaz aldatu ahal izango da eta abar.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko