Berriak Ekonomia eta Ogasuna

Koiuntura DI-DA batean

2011.eko maiatzak 10

Koiuntura DI-DA batean

Koiunturako datuen argitarapenak baieztatzen du EAEko ekonomiak atzean utzi dituela ekoizpenaren eta balio erantsiaren beherakadak, eta susperraldia finkatzen ari dela. Hala ere, oraingoz ez da gai izan enplegu garbia sortzen hasteko. Baieztapen hori zuzena da bai ekonomia osoarentzat bai industriarentzat, gaur egun sektore horrek bizitasun handiena erakusten duena baita. Izan ere, IPIren otsaileko datuek erakutsi zuten arlo horrek oso nabarmen areagotu duela bere ekoizpena iazko epe beraren aldean, kanpotik iristen den eskaria oso sendoa delako. Horri esker, hazkunde erritmoa maila garrantzitsu batean egonkortzen ari dela agerian utzi du, krisiaren aurreko urteetako emaitzetara gutxigatik heltzen ez bada ere. Dena dela, Gizarte Segurantzako afiliazioaren datuek argitzen dute jarduera adar horrek langile kopurua gutxitzen jarraitzen duela.

pdfMaiatzeko DI-DA (276 KB) (2011/05/06)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko