Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Landa garapeneko 22 proiektu finantzatu dira EREIN, LEADER eta ITSASPEN programen bitartez Debabarrena eskualdean, 3 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak eginda

2020.eko otsailak 14

Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak, Jone Fernandezek, Mutriku, Deba, Itziar, Mendaro, Elgoibar, Soraluze eta Eibarko alkateek eta DEBEMEN Debabarreneko Landa Garapeneko Elkarteko ordezkariek dagoeneko gauzatu diren Landa Garapeneko hainbat proiektutara egin dute bisita, LEADER, EREIN, ITSASPEN programen onuradun izan diren eta finantziazio publikoaz eskualdean garatzen ari diren proiektuak eta ekimenak bertatik bertara ezagutzeko, Txikitasunetik Handi proiektuaren inguruan.

Hauek izan dira bisitatuko proiektuak:

- Burugorri Eraikina eta bere taberna kooperatiboa (Itziar)
- Kirol Anitzeko Gunea (Mendaro)
- Altzolako Gizarte Zentroa (Elgoibar)
- Ixua Hotela (Eibar)

Laguntza programak landatartasun gradurik handieneko udalerrien sustapenera, garapenera eta dibertsifikazio ekonomikora zuzenduta daude, eta helburu hauek dituzte, besteak beste: enpresak sortu, handitu eta modernizatzea; besteren konturako kontratazioak egitea; azpiegitura eta oinarrizko zerbitzuen eraikuntza eta konponketa; turismoaren sustapena; eta etxebizitzen eskuragarritasuna eta bizi kalitatea areagotzea.

Agurtzane Etxanizek, DEBEMEN Debabarreneko Landa Garapeneko Elkarteko ordezkari gisa, honako hau nabarmendu zuen: “laguntza publiko horiek oso garrantzitsuak direla hainbat proiektu gauzatzea errazteko orduan, ekintzaileak pribatuak izan edo ekimen publikokoak izan, biak ere behar-beharrezkoak baitira Euskadiko landa guneen garapenerako”.

Bisitatutako proiektuen gaineko datuak

“Burugorri” eraikina eta taberna (Itziar) - Proiektu publiko-pribatua

Eraikin hori erabilera asko dituen eremu publiko bat da, eta hiritar guztientzat irekita dago. Oinarrizko zerbitzuak, azpiegiturak eta ekipamenduak eskaintzen ditu, biztanleen kalitatea hobetzeko. Bertan gauzatzen diren ekintzen artean daude: gimnasia, euskal dantza, bertsolaritza eta ingelesa. Gainera, umeentzako jolas guneak ere badaude.
Hainbat elkarteren egoitza da (kultur taldea, gazte elkartea, hirugarren adinekoek, guraso elkarteak, mendi taldea, etab.) eta, bestalde, Itziarko hainbat enpresak eta nekazari taldek bilerak egiteko erabiltzen dute, dohainik. Era berean, bertan egiten dira Itziarko kultur programako jarduerak, hala nola kontzertuak, antzerkiak, ipuin kontalariak, hitzaldiak, etab.

Kudeaketa pribatuko taberna kooperatiboa ere “Burugorri” eraikinean dago kokatuta. Proiektu honen arrazoi garrantzitsuena eta helburua da jarduera ekonomiko berri bat sortzea, langileen bizitza kalitatea hobetzeko eta taberna bat jartzeko xedez, bai eta eraikineko zerbitzuak kudeatzeko eta kultur ekintzak antolatzeko ere. Gune berri hori irekitzeak oso eragin ona izan du Toki Erakundean.

Kirol Anitzeko Gunea (Mendaro) - Proiektu Publikoa

Ikusita Mendaron ez zegoela nahiko instalazio bertako biztanleek hainbat kirol jarduera egiteko, egokitzat jo zen kirol anitzeko gune bat sortzea, bertan hainbat kirol egiteko, hala nola padela, ur zurrustak…

Jarri den ekipamenduak txikienen jolaserako eta aisialdirako ur zurrusten gune bat izateaz gain, altzari osasungarriak ere baditu nagusientzat. Hori guztia lorategiz inguratuta eta mahai eta eserlekuz hornituta.

Era horretan, lortu da komunitatearentzako izaera hezitzailea duen gune bat izatea, non kirolak, jolasak eta harremanak dauden erdigunean, Mendaroko biztanleen artean interakzioa sustatuz.

Altzolako Gizarte Zentroa (Elgoibar) - Proiektu Publikoa

Altzolako gizarte zentroaren birgaikuntza lanekin auzotarren bizitza kalitatea hobetu nahi izan da, bertan topagune bat sortuz, beharrei erantzuteko eta gune bizi bat izan dadin.

Laster, zentroak aktibitate fisikoa egiteko gune bat izango du, baita tailerra, ordenagailuak, gelak eta jolasak ere.

Ixua Hotela (Eibar) - Proiektu pribatua

Ixua baserrian, Eibarko Mandiola auzoan, gauzatu da inbertsioa. Gaur egun irekita dago bertako Hotel-Jatetxea.
Proiektua gauzatzeko guztiz birgaitu da eraikina eta orain Hotel-Jatetxea da, bi izarduna, 8 logela bikoitzekin eta 80 pertsonentzako jatetxearekin.

Debabarrena Eskualdeko Datuak

LEADER proiektuak 2018 eta 2019an

2018an, eskualde honek 363.000 euro baino gehiago eskuratu ditu guztira LEADER programaren bitartez, eta diru horrekin ekimen publikoko proiektu bat eta ekimen pribatuko beste bat finantzatu dira. Proiektu horietarako aurreikusitako inbertsioak milioi bat ingurukoak dira.

2019 urteari dagokionean, Mendaroko Udalak bi proiektu publiko aurkeztu ditu, guztirako inbertsioa 293.500 eurokoa delarik. Laguntza horiek ez dira oraindik ebatzi.

2018ko Leader Proiektu pribatuak:

• ENKOA (ITOUCH SYSTEM – MENDARO)

2018ko Leader Proiektu publikoak:

• KIROL ANITZEKO GUNEA - MENDARO

2019ko Leader Proiektu publikoak:

• LUDOTEKA – MENDARO
• ZELAIKUA PLAZA – MENDARO

2018ko eta 2019ko EREIN Proiektuak
2018an, Debabarrena eskualdean 8 proiektu finantzatu dira EREIN programaren bitartez. Proiektu horiek 493.000 euro baino gehiago jaso dituzte laguntzetan, 1.228.000 euro baino gehiagoko inbertsioak finantzatzeko. Zortzi horietatik bi izan dira ekimen pribatukoak eta sei publikokoak.

2019ko deialdian lau proiektu aurkeztu dira, bi publikoak eta beste bi pribatuak. Inbertsioak 496.000 euro baino gehiagokoak izan dira eta laguntzetan 200.000 euro baino gehiago onartu dira.

2018ko Erein Pribatuak

• BURUGORRI KOOP.TXIKIA (BURUGORRI-ITZIAR)
• IXUA HOTELA (IXUA, S.L. – EIBAR)

2018ko Erein Publikoak

• ALTZOLAKO GIZARTE ZENTROA (ELGOIBARKO UDALA)
• MORUKO INGURUARI ETA ARKEOLOGIARI BALIO HANDIAGOA EMATEA (ELGOIBARKO UDALA)
• IDOTORBEKO UR HORNIKETA (ELGOIBARKO UDALA)
• TRIKUHARRIEN IBILBIDEA (SORALUZEKO UDALA)
• BURUGORRI ERAIKINA EGOKITZEA ZERBITZU BERRIAK ESKAINTZEKO (ITZIARKO TOKI ERAKUNDE TXIKIA)
• LASTURKO ESKALADA MURRUA (ITZIARKO TOKI ERAKUNDE TXIKIA)

2019ko Erein Pribatuak

• AKEI LANDETXEA (AGURTZANE ARRIOLA)
• TXURRUKA JATETXEA (TXURRUKA, S.L.)

2019ko Erein Publikoak

• IGOGAILUA JARTZEA SALLOBENTE ELKARTEAN (ELGOIBARKO UDALA)
• ERABILERA ANITZEKO GUNEAK BURUGORRIN (ITZIARKO TOKI ERAKUNDE TXIKIA)

2018ko ITSASPEN Proiektuak

2018an proiektu bakarra finantzatu da, zeinak 71.000 euro inguruko inbertsioak aurreikusita baitauzka.

2019an ez da oraindik proiektu bat ere aurkeztu.

• SANTA KATALINA (DEBAKO UDALA)

Izaera sozialeko ekitaldiei dagokienez, 2018an hiru proiektu lagundu dira diruz. Zehazki, Mendaroko aizkolari txapelketa, Itziarko “Udaberri udazken Kulturala” eta Debemen Debabarreneko Landa Garapeneko Elkarteak antolatutako kirol autoktonoen erakusketa. Ekitaldi guztien artean 24.000 euro inguruko inbertsioa egin behar izan da eta denek batera 12.000 euro eskuratu dituzte laguntza gisa.

2019an, berriz, ekitaldi bakarra dago aurreikusita, 8.500 euroko aurrekontuarekin.

Gizarte Ekimenak 2018

• LEHEN KATEGORIAKO AIZKOLARIEN TXAPELKETA (MENDAROKO UDALA)
• “UDABERRI UDAZKEN KULTURALA” (ITZIARKO TOKI ENTITATE TXIKIA)
• KIROL AUTOKTONOEN ERAKUSKETA (DEBEMEN)

Gizarte Ekimenak 2019

• HERRI KIROLEN ERAKUSKETA (DEBEMEN)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak